Uztailak 25: PASAI DONIBANE

KATEGORIA: Txikiak

ORDUA: 18.30etan.

LEKUA: Santiago plaza, Pasai Donibane (Ikusi kokapena).

IZEN EMATEA: Uztailaren 12a bano lehen izena emateko formularioa betez.

Datorren Uztailaren 25ean jaien egitarauen barruan, Lintxua Dantza Taldeak XXXIV. Dantza Solte Txapelketa antolatuko du Pasai Donibaneko Santiago Plazan Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.


OINARRIAK


1. Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 10 bikotek parte har dezakete.

2. Izen ematea, Uztailak 12a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3 .Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN ARINA dantzatu beharko dute Pasai Donibaneko Txistularien laguntzaz.

4. Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak. Goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontuan

5. Derrigorrezkoa da usadiozko jatzia eramatea.

6. ondoko sariak ezarri dira:

1. 110€, 2 Txapela eta 2 Garaikur

2. 100€ eta bi Garaikur

3. 90€ eta bi Garaikur

*Gainontzeko bikote guztiek, 80€tako laguntza eta saria

7. Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea

IZENA EMATEA: