Ekainak 29: ZUMARRAGA

KATEGORIA: Nagusiak

ORDUA: 12.30ean

NON: Zelai Aristi plaza, Zumarraga

IZENA EMATEA: Ekainaren 21a baino lehen izena emateko formularioa betez.

Zumardi Elkarteak antolaturik eta Zumarragako Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, ZUMARRAGAKO DANTZA-SOLTE TXAPELKETA ospatuko da Zelai Arizti plazan Ekainaren 29an, eguerdiko 12.30ean.

OINARRIAK

1.- Pertsona guztiek parte har dezakete (bikokide batek, 16 urte beteak baldin baditu, gutxienez).

2.- Izen ematea oinarriak argitaratzen diren egunetik ekainaren 21era bitartean egin ahal izango da, izena emateko formularioa betez.

3.- Bikote bakoitzari Fandangoa (txistuz) eta Arin Arina (trikitixaz) joko zaio. Honez gain, "bikoteen aurkezpen saioa"; ere burutu eta puntuatuko da.

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea.

5.- Ondoko sariak banatuko dira:

1. Txapela, zapia, garaikurrak eta 350 €

2. Garaikurrak eta 300€

3. 275

150 € emango zaizkie sailkatuak izan ez diren bikote guztiei.

Herriko bikotea onenak 200 € eta garaikurrak jasoko ditu

6.- Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko du epaimahaia.

7.- Ondoko irizpideen arabera emango du epaimahaiak puntuazioa:

- Pausoak

- Besoak eta espazioan mugimendua

- Alderdi artistikoa

- Melodia-erritmoa.

- Akatsak

8.- Lehiaketan izen emateak oinarri hauek onartzea dakar. Zalantzarik balego hauen aplikazioan, Lehiaketaren antolakuntzari dagokio erabakia hartzea. 

IZENA EMATEA:

SAILKAPENA