Abuztuak 5: OIARTZUN

KATEGORIA: Txikiak

ORDUA: 18.00etan

LEKUA:  Madalensoro pilotalekuko ondoko plaza, Oiartzun. 

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote

IZENA EMATEA: Uztailaren 24a baino lehen, izena emateko formularioa betez.

XXXII. Dantza Sueltoko Txapelketa gaztetxoentzat ospatuko da; Oiartzungo Xanisteban jaietan , 2023ko abuztuak 5ean arratsaldeko 18:00etan, Aldeguna Elkarteak antolatua, eta Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 15 urte arteko 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, Uztailaren 24a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistularien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 160 € eta Txapela + Zapia + 2 trofeo.

2.- 90 € eta 2 trofeo.

3.- 80 € eta 2 trofeo.

Janzkeraren saria: 40 €

Herriko bikote onenaren saria (bikoteko biak oiartzuarrak baldin badira soilik emango da): 40 €

Saririk izan ez duten bikotekide bakoitzak, 30 € tako diru laguntza eta oroigarria jasoko dute (60 €/bikote).

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA: