Abuztuak 17: AZKOITIA

AZKOITIKO HELDUEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA

KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Balda plaza, Azkoitia.

IZENA EMATEA: Abuztuak 10a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.

Dantza sueltoko txapelketa ospatuko da; Azkoitiko Udalak antolatua eta babestua, eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtez gorako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, abuztuak 10a baino lehenago egin behar da 943 289848 telefonora dei eginez edo E.D.B.ko korreo elektronikoan: dsueltoa@gmail.com

3.- Epai mahaiak pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango ditu kontutan.

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

5.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 200,00 € trofeoa, txapela eta zapia.

2.- 180,00 € eta trofeoa.

3.- 170,00 € eta trofeoa.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 125,00 € tako diru laguntza jasoko dute.

6.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA MEATEA: