Irailak 14: BERGARA

BIKOTE NAGUSIENTZAKO 39. DANTZA TXAPELKETA

BERGARA 2024

“Moises Azpiazuren oroimenez”


KATEGORIA: Nagusiak.

ORDUA: 19.30ean

LEKUA: San Martin plaza, Bergara. (Euria egingo balu, Seminarixoan ospatuko da).

BIKOTE KOPURUA: 12 Bikote

IZENA EMATEA:

Bergarako Musika Eskolak, Bergarako Udalaren laguntzaz, bikote nagusientzako 39. Dantza txapelketa antolatuko du herriko San Martin de Agirre jaien egitarauaren barruan, 2024ko irailaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.


O I N A R R I A K


1. 16 urtetik gorako bikote guztiek izena eman ahal izango dute txapelketan.

2. Izena ematea: Irailaren 6a baino lehen izena emateko formularioa betez. Hemen duzu txapelketaren informazio jasoko duen webgunearen esteka:

https://sites.google.com/view/dsueltoa/egutegia/iraileko-txapelketak/irailak-14-bergara 

3. Bergarako dantzari bat, gutxienez, duten bikoteak partehartzeko baldintza bakarra izango da: izen ematea epe barruan egitea eta Nortasun Agiriaren kopia bat ematea (Bergaran bizi dela adierazteko) edo errolda agiria.

4. Partaidetza 12 bikotera mugatuko da. Beraz, falta diren bikoteak Euskal Dantzarien Biltzarreko egoitzan egingo den zozketan aukeratuko dira, izena emandako Bergarako ez diren bikoteen artetik.

5. Gipuzkoako E.D.B.k (Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak) izendatutako hiru kidek osatuko dute epaimahaia.

6. Txapelketa iluntzeko 19:30etan hasiko da Bergarako San Martin plazan.

7. Sariak:

Ondorengo sariak emango dira:

1. Saria. Udalak emandako garaikurra, txapela, zapia eta 200 €.

2. Saria. Garaikurra eta 180 €.

3. Saria. Garaikurra eta 170 €.

Dantzatu duten beste bikote guztiek 125€ko dieta jasoko dute.

8. Erabakia. Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da.