Apirilak 27: GASTEIZ

GASTEIZKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

DATA: Apirilak 27.

ORDUA: 12.30ean

LEKUA: Probintzia plaza (Gasteiz)

IZENA EMATEA: Martxoaren 8tik 27ra.

2024ko apirilaren 27an Gasteizko Dantza Suelto Txapelketa burutuko da Gasteizko Probintzia plazan, 12:30ean. Ekitaldi honetan lurralde  ezberdinetatik etorritako bikoteek dantzatutako fandango eta arin-arinak ikusteko aukera izango da. Euskal folklorea maite baduzu, etortzeko gonbidapena luzatzen dizugu.


TXAPELKETAREN OINARRIAK


1. Txapelketa apirilaren 27an ospatuko da, Gasteizko Probintzia plazan, eguerdiko 12:30ean.

2. Fandango eta arin-arinean trebea den edozein bikotek har dezake parte txapelketan, adin-muga hamazortzi urtekoa izanik.

3. Bikote partehartzaile kopurua zortzi bikotekoa izango da gehienez. Bikote gehiagok izena emanez gero, izen-emate ordena izango da kontuan.

4. Bikoteren batek ezin izango balu azkenean txapelketan parte hartu, aldez aurretik jakinarazi beharko du, erreserban dagoen hurrengo bikoteari deitu ahal izateko.

5. Txapelketatik kanpo geratutako bikoteak hurrengo urteko txapelketan, hau burutzekotan, zuzenean sailkatuak izango dira.

6. Bikoteek zein ordenetan dantzatuko duten zehaztuko duen zozketa, txapelketa hasi baino ordu erdi lehenago burutuko da, Probintzia plazan bertan eta, ahal izanez gero, bikote guztiak presente egongo direlarik.

7. Fandangoa txistuz joko da, eta arin-arina, aldiz, trikitixa eta panderoaz.

8. Sei pauso (buelta eta erdi) dantzatuko dira, gazteen mailan egin ohi den bezala.

9. Bikote guztiek denbora-tarte bera izango dute atsedena hartzeko fandangotik arin arinera. Etenaldia 40 segundu ingurukoa izango da.

10.Txapelketa hasi baino lehen, joko diren piezen soinu froga burutuko da bikoteek hauek ezagut ditzaten eta epaimahaikideek zein dantzariek hauen egokitasuna egiaztatu dezaten.

11.Musikaren akats baten erruz dantzaldia kaltetua izango balitz, txapelketa amaieran dantza errepikatzea eskatuko dute epaimahaikideek.

12.Dantzariek euskal jantzi tradizionalak eraman beharko dituzte soinean dantza egiterako orduan.

13.Epaimahaia, lurralde ezberdinetatik etorritako euskal dantzan esperientziadunak diren hiru kidek osatuko dute.

14.Epaimahaikideek puntuaketak ematerako orduan, hurrengo irizpideak kontuan hartuko dituzte: pausuen trebezia eta kalitatea, gorputzaren goikaldeko mugimendua, bikotearen mugimendua espazioan, bikotearen arteko konplizitatea, bikoteak transmititzen duena, dantza erritmoa eta akatsik ez egotea.

15.Bi bikotek puntuazio berbera lortuko balute, bikote hauek fandangoa errepikatu egin beharko lukete. Berdinketa saritu gabeko bikoteen artean emanez gero, hau ez litzateke desengingo.

16. Sarituak izan ez diren bikoteak, dantzatu duten ordenean deituko dira taula gainera oroigarria jasotzeko.

17.Edozein dantzari edo irakaslek eskubidea izango du behin txapelketa amaituta puntuazio orokorra eskatzeko.

18.Txapelketan parte hartu nahi duten bikoteek, izen-ematea burutu behar dute hurrengo Google formularioa betez:

https://docs.google.com/forms/d/118jAi7I2u2t1zEYlQaG0FUt2co35Iqz1gng-vkpTRXU/edit


19.Izena emateko epea martxoaren 8tik 27ra egongo da zabalik, biak barne. Parte-hartzaileen zerrenda, email bidez martxoaren 31an jakitera emango zaie izena eman duten bikote guztiei.

20.Epaimahaikideen puntuaketa finala burutzen den bitartean, bikote parte-hartzaile guztiek fandango eta arin-arina dantzatuko dute denok batera.

21.Txapelketan parte hartzeak goian aipatutako oinarri guztien onespena dakar.

22.Edozein zalantza izanez gero, idatzi hurrengo helbide elektronikora: gasteizkosueltotxapelketa@gmail.com

* OHARRA: dantza txapelketan parte hartzen duen pertsona orok grabazioak egiteko eta argazkiak ateratzeko baimena ematen du.


SARIAK

1. SARIA: txapela eta zapia, trofeoa eta 200€ko dirusaria.

2. SARIA: trofeoa eta 150€ko dirusaria.

3. SARIA: trofeoa eta 130€ko dirusaria.

4. SARIA: trofeoa eta 120€ko dirusaria, hamasei urtetik beherako ongien sailkatutako eta lehenengo hiru postuetan sailkatu ez den bikotearentzat.

5. SARIA: oroigarria eta 100€ko dieta.

6. SARIA: oroigarria eta 100€ko dieta.

7. SARIA: oroigarria eta 100€ko dieta.

8. SARIA: oroigarria eta 100€ko dieta.