Maiatzak 19: PORTUGALETE

“PORTUGALETE URI URENA - IÑAKI OSSORIO MEMORIALA” 

XXV. JOTA LEHIAKETA ALBOKAZ LAGUNDUTA

KATEGORIA: Ez dago adin mugarik.

ORDUA: 12.00etan

NON: Santa Clara kulturgunea, Portugalete.

IZENA EMATEA: Izena emateko formularioa betez, Maiatzaren 16a baino lehen izena emateko formularioa betez.

Portugaleteko Udalak “PORTUGALETE URI URENA-IÑAKI OSSORIO MEMORIALA” XXV. JOTA LEHIAKETA, ALBOKAZ LAGUNDUTA, izeneko lehiaketa antolatu du, honako oinarri-arauen arabera:

ARAUAK:

Hona hemen irabazleentzako sariak:

1.a: Garaikurra, txapela, lepo-zapia eta 500 euro.

2.a: garaikurra eta 400 euro.

3.a: garaikurra eta 300 euro.

Portugaleteko ongien sailkatutako bikote: garaikurra eta 200 euro .

16 urtetik beherako bikotearentzat: garaikurra eta 200 euro.

Lehenengo sari horiek jasoko ez dituzten gainontzeko bikote guztiek 120 euroko sari bana izango dute.

Parte-hartzaileek lehiaketa egin eta hilabetera, saria edo ordainsaria jaso ezean, uko egiten diotela ulertuko da eta antolatzaileak ez die ezer ordaindu beharko.

Antolatzaileek eskubidea dute lehiaketaren egitura aldatzeko, hala behar izanez gero.

Txapelketan parte-hartzeak berekin dakar oinarri guztiak onartzea. Antolatzaileek egoki deritzeten aldaketak egin ditzakete lehiaketa hobeto garatzeko asmoz.

Saridunek onartu eta baimena ere ematen dute antolatzaileek bere izenak eta abizenak argitaratu ditzaten, beharrezkotzat jotzen dituzten euskarrietan berria zabaltzeko helburuekin.

Parte hartzeko eskaera sinatzeak berekin dakar, automatikoki, Portugaleteko Udalari berariazko baimena ematea parte-hartzaileen argazkiak argitaratzeko "NOBLE VILLA DE PORTUGALETE"; XXV. JOTA LEHIAKETAREN inguruko kanpaina edo informazioarekin zerikusia duten kartel, bideo, udal webgune eta bestelako dokumentu guztietan, eta Portugaleteko Udalari doan lagatzeko indarrean dagoen legerian jasotako irudi-eskubide guztiak.

DATU PERTSONALAK BABESTEA ETA ESKUBIDE DIGITALAK BERMATZEA

Datu pertsonalak babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko aplikatu beharreko araudia kontuan hartuta, Portugaleteko Udalak jakinarazten dizu zure datu pertsonalak udal-titulartasuneko fitxategi batean sartuko eta tratatuko direla, honako ezaugarri hauekin:

• Tratamenduaren arduraduna. Portugaleteko Udala. IFK: P4809100C. Helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia).

• Tratamenduaren helburua. Portugaleteko Udalaren Kultura Sailak antolatzen duen jarduera hauxe kudeatzea: Jota txapelketa.

• Tratamenduaren legitimazioa. Datu pertsonalak tratatzeko oinarri legezko edo juridikoa administrazioaren eta herritarren arteko harreman juridikoa da, eskatutako prozedura administratiboa izapidetze aldera.

• Datuen hartzaileak. Datu pertsonalak ez zaizkio Portugaleteko Udala ez den besteri (ez herritar ez erakunde) jakinaraziko.

• Datuak kontserbatzeko epea. Harreman juridikoak iraun bitartean gordeko ditugu zure datu pertsonalak. Behin harreman hori bukatuta, eginbehar legezkoak betearazteko beharrezko epeetan gorde beharko ditugu zure datuak.

• Interesdunaren eskubideak datuak tratatzeari dagokionez. Bere datu pertsonalen irispidea, datuak zuzentzeko, ezerezteko, tratamendua mugatzeko, aurka egiteko edo transferitzeko eska dezake. Horretarako, idatzizko eskaera bidali beharko dio Portugaleteko Udalari (IFK: P4809100C; helbidea: Solar plaza z. g. 48920 Portugalete (Bizkaia).


Nolanahi ere, Datuak Babesteko Euskal Bulegoari ere egin diezaioke erreklamazioa (Beato Tomás de Zumárraga kalea 71, 3, 01008 Vitoria-Gasteiz).

IZENA EMATEA: