Irailak 14: LEZO

KATEGORIA: Txikiak.

ORDUA: 18.00etan.

LEKUA: Lezo

BIKOTE KOPURUA: 12 bikote

IZENA EMATEA: Irailaren 9a baino lehen, izena emateko formularioa betez.

LEZOKO BIKOTE GAZTEEN DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Irailaren 16an, arratsaldeko 6.00etan, Lezoko Gurutze Santuaren plazan, Lezoko dantzazaleak elkarteak antolatuta, eta Lezoko Udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 12 bikotek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, Irailaren 9a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 100 € eta Trofeoa.

2.- 90 € eta Trofeoa.

3.- 80 € eta Trofeoa.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 70 € tako diru laguntza jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.

IZENA EMATEA: