Uztailak 19: HONDARRIBIA

KATEGORIA: Gazteak.

ORDUA: 19.00etan.

LEKUA: Santiago kaleko plaza, Hondarribia

IZEN EMATEA: Uztailak 10a baino lehen izena emateko formulario betez.

BIKOTE GAZTEEN HONDARRIBIKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA ospatuko da; Uztailaren 19an, arratsaldeko 7.00etan, Hondarribiko Santiago kaleko plazan (euria egingo balu, Itsas etxea auditorioan), Hondarribiko Udalak antolatua, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.


OINARRIAK


1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako 12 bikotek parte har dezakete.


2.- Izen ematea, Uztailaren 10a baino lehenago egin behar da izena emateko formularioa betez.


3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA trikitilarien laguntzaz dantzatuko dituzte.


4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.


5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.


6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- Txapela, trofeoak eta 200 €

2.- Trofeoak eta 180 €.

3.- Trofeoak eta 160 €.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, 80 € tako bidai-saria jasoko dute.


7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.