Ekainak 8: TRINTXERPE

GAZTEEN MAILAKO GIPUZKOAKO DANTZA SUELTO TXAPELKETA

MAILA: Gazteak.

DATA: Ekainak 8.

ORDUA: 19.00etan.

LEKUA: Serafin Esnaola plaza (Trintxerpe)

IZENA EMATEA: Maiatzaren 25a baino lehen izena emateko formularioa betez.

Gipuzkoako dantza askatuko 68. haurren txapelketa ospatuko da; Ekainaren 8an, 19.00etan, Trintxerpeko Serafin Esnaola plazan, "Asociacion musical Illumbe"k antolatua, eta Pasaiako udalaren eta Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzaz.

OINARRIAK

1.- Txapelketa honetan 16 urtetik beherako dantzariek parte har dezakete.

2.- Izen ematea, Maiatzaren 25a baino lehen izena emateko formularioa betez.

3.- Bikoteek 6 pausoko FANDANGOA eta ARIN-ARINA txistuz dantzatuko beharko dituzte.

4.- Epai mahaikideak, Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarrak izendatuko ditu; eta hauek, pausoak, goikaldea-mugimendua, alderdi artistikoa, melodia-erritmoa izango dituzte kontutan.

5.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

6.- Ondoko sariak ezarri dira:

1.- 100 €, garaikurra, zapia eta txapela.

2.- 100 € eta garaikurra.

3.- 100 € eta garaikurra.

12 urte arteko bikoteen artean ongien sailkatutako bikoteak sari berezia jasoko du.

Saririk izan ez duten bikote guztiek, garaikurra eta 100 € tako diru laguntza jasoko dute.

7.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.


IZENA EMATEA: