Ekainak 29: ERREKALDE (BILBO)

KATEGORIA: 14 urtetik gorakoak

ORDUA: 18.00etan

NON: Errekalde plaza, Bilbo. 

IZENA EMATEA: Ekainaren 27a baino lehen arraizpedantzataldea@gmail.com helbidera idatziz.

Errekaldeko XXIX. Jota lehiaketa ospatuko da; Ekainaren 29ean, arratsaldeko 6etan, Errekalde plazan (Bilbo), Arraizpide Dantza Taldeak antolatua.

 

OINARRIAK

 

1.- Txapelketa honetan 14 urtetik  gorako 8 bikotek parte har dezakete.

 

2.- Izen ematea, Ekainaren 27a baino lehenago egin behar da arraizpedantzataldea@gmail.com helbidera idatziz.

 

3.- Bikoteek txituz jotako 6 pausoko FANDANGOA eta trikiz jotako 6 pausoko ARIN-ARINA dantzatuko beharko dute.

 

4.- Derrigorrezkoa da usadiozko jantzia eramatea.

 

5.- Ondoko sariak ezarri dira:

 

             1.- 180 € eta oroigarria.

             2.- 140 €.

             3.- 100 €.

 

             Saririk izan ez duten bikote guztiek, 60€ tako diru laguntza jasoko dute.

 

6.- Lehiaketarako izen emateak oinarri guztiak onartzen direla esan nahi du. Berauei buruz zalantzarik balego, lehiaketaren antolatzaileei dagokie ebazpena ematea.