2023 urtea

Aurten ere “Bikoteen aurkezpena” puntuagarria izango da txapelketa guztietan. Fandango-doinuz dantzatuko da, ta bi pausotako iraupena izango du.

 

Zertan mamitzen da aurkezpen hau?

 

Dantzari guztiak taulatura igoko zarete, ta bi multzotan jarri, batzuk eskuin aldean eta beste batzuk taulatuaren ezker aldean. Bikote bakoitzeko kide bat taulatuaren eskuin aldean kokatuko da, eta bestea ezkerreko aldean.

Alboetatik hasiko zarete, beraz, dantzan (bakoitza egokitu zaion txandan).

 

Bi parte izango ditu aurkezpen saioak:

 

 

Aurkezpen modu hau hala irudikatu dugu, baina beste edozein eran ere egin liteke;  irekita gaude. Hori bai, errespetatuz hasierako kokapena taulatuaren alboetan, eta kontutan hartuz bi intentzio-fokoak: bikotea, eta ikuslegoa.