CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
Askotan argudioak indartzeko datuekin borobiltzen ditugu. Ez guk bakarrik: politikoek, periodistek eta baita zientifikoek ere estrategia bera erabiltzen dute arroitzeko eta arrazoai eurekin dagoela baieztatzeko.
Baina datuak objetiboak badira ere, zazpi bat beti zazpi bat izango da eta horren kontra ezingo dugu ezer egin, igual ez dira hain objetiboak eta interesarik gabekoak…
nola lortu diren datu horiek?
zein datu ematen diren eta zein gorde?
nola aurkezten diren datu horiek?
zein interes defendatzen dituzten datu horiek ematen dituztenek?
eta, batez ere, nola komentatzen dira datu horiek?
...
Zientzia egiten dutenean zientzialariek datuak nola hartzen diren eta neurtutako magnitudeak nola tratatzen diren zehazten dute eta, ondoren, ondorio batzuk aurkezten dituzute. Ondorioak debatigarriak izan badaitezke ere datuak nola hartu eta tratatu diren errepikatu ahal izango da eta beraz, edozeinek baieztatu ahal izango du esperimentu horiek balekoak izan ote diren ala ez.
Aldiz, askotan giza zientzietan, datuen aukeraketa ezin da kondizio berdinetan errepikatu (pertsonak aldatu egiten dira eta ezin dira kondizio berdinak errepikatu) eta hartutako datuak ezin dira magnitudeak bezala tratatu eta ondorioak...
Gure helburua, jarduera honekin datuenganako jarrera kritikoa garatzea da.
Koronabirusen datuak jaso, aztertu eta jarrera kritikoarekin interpretatu.
Tareak egiteko: aste bat
Txostenak idazteko: aste berbera
Entregatzeko epea: aste bukaeran
Esparru desberdinetako datuak jaso: herria, herrialdea, herkideoa, estatua, mundua…
Tipo desberdinetako datuak jaso: absolutoak, erlatiboak, unekoak, metatuak, konparatuak…
Grafikoak bildu edota datuak grafikoetan adierazi
Datuak interpretatu ikuspegi kritikoarekin
Segituan, datuak biltzeko, prozesatzeko eta interpretatzeko zenbait aukera aurkeztuko zizkizue. Baliabide batzuk eman egingo zaizkiuze, bestebatzuk zuek bildu beharko dituzue. Zenbaitetan datuak prozesatuta edota grafikoetan agertuko dira eta beste batzuetan zuek landu beharko dituzue. Azkenik, ondorio batzuk erakutsiko zaizkizue ebaluatu ditzazuen ala zuek ondorioetara heltzeko proposatuko dizuegu.
Jarduerak egin ahala partekatu zuen irakaslearekin ohiko bidetik: emaila, Google classrooma, bideokonferentzia edo dena delakoa.
Bila ezazu zure herria, eskualdea, herrialdea, erkidegoa, estatua edota kontinenteko datuak eta konparatu datu globalekin.
Guk datu globalak emango dizkizugu zuk zure gustuko esparrukoak bilatu beharko dituzu:
EL PAIS: La crisis del coronavirus
Datu globalak eta estatuak: Worldometers (population, coronavirus) & Countrymeters
Espainiko gobernuaren webguneko datu eguneratuak Covid-19 brotearen gainean
Gaurko (2020-04-09ko) datu globalak:
1 356 780 kasu
80 205 hildakoak
JM López-Irastorza: bideo-azalpena kalkulu-orriarekin egiteko
Zeinek ematen dituzte datuek? Administrazioek? Norbanakoek? Erakundeek?
Ematen dutenek ba al dute interesarik datuak handitzeko edo txikitzeko?
Zuk aukeratutako eremu(et)an, mundu mailan baina kasu eta hildako gutxiago daude, noski, datu absolutoetan, baina proportzioan zer daude gehiago edo gutziago?
Zenbakiak idazteko notazio zientifikoa (NZ) erabil dezakezu
Konparaketak egiteko magnitude ordenak edo mailak erabil ditzakezu. Ikusi: orden de magnitud. Horretarako zenbakien lehenengo zenbaki esanguratsuaren (ezkerretik hasita 0 ez den lehenengoaren) maila konparatu beharko duzu bi zenbakietan.
Zuk aukeratutako eremu edo esparru(et)an Koronabirusa zer dago globalean baino zabalduago? Edo gutxiago zabalduta al dago?
Magnitude-orden edo maila berdinean daude zabalduta?
Zein izan daitezke zabalpen maila horren arrazoiak?
Bila ezazu zure herria, eskualdea, herrialdea, erkidegoa, estatua edota kontinenteko datuak eta konparatu datu globalen eboluzioarekin.
Guk datu globalak emango dizkizugu zuk zure gustuko esparrukoak bilatu beharko dituzu:
Johns Hopkins unibertsitatearen Covid-19ren mapa
Aomatos: Gráficos del Covid 19
EL PAIS: La crisis del coronavirus
Datu globalak eta estatuak: Worldometers (population, coronavirus) & Countrymeters
Espainiko gobernuaren webguneko datu eguneratuak Covid-19 brotearen gainean
Gaurko (2020-04-11ko) datu globalak:
1 657 755 kasu
102 726 hildakoak
Koronabirus gaitzaren eboluzioa aztertzeko datuen aldaketa denboran aztertu behar dugu, hau da, denbora pasa ahala nola aldatzen diren magnitudeok, kutsatutako kasuak eta hilkakoak, besteak beste.
Eboluzio hauek grafikoetan adieraz daitezke bi magnitude parekatatu: bat beti denbora izango da (aldaketa aztertzen ari garen une honetan) eta bestea aztertzen ari garen beste magnitudea.
Ikus ditzagun datuak gordinik, beti globalak, hurrengo taulan edota honako kalkulu-orrian:
Datu horiekin honako grafikoa sortu dezakegu kalkulu-orrian bideo-azalpen honetan adierazten den prozedurarekin.
JM López Irastorza: grafikoak sortu kalkulu-orrian
Bila itzazu zure esparru edo eremuaren datuak eta egizu taula bat eurekin. Ez du zertan izan behar serie oso bat: izan daitezke, adbidez, 15 bat egun edo hilabete bat.
Aukeratu magnitudeak: kasuak, hildakoak, ingresatutakoak, sendatutakoak… eta jar itzazu taulan. Lehenengo zutabean jar itzazu datak UUUU/HH/EE formatoan eta hurrengo zutabeetan magnitudeak hiru digiako taldeak puntuekin bananduz.
Egizu datu horien adierazpen grafikoa: grafikoa eskuz marraztu dezakezu edota kalkulu-orri batez baliaturik goiko bideo-azalpen
Adi: proposamen honetan agertzen diren datuak 2020/04/12-ean hartu izan dira, iturri desberdienetatik
Bila ezazu zure herria, eskualdea, herrialdea, erkidegoa, estatua edota kontinenteko datuak eta adierazi grafikoki guk datu globaleetarako egin dugun moduan eta parekatu funtzioekin, batez ,ere, funtzio exponentzialarekin..
Guk datu globalak emango dizkizugu zuk zure gustuko esparrukoak bilatu beharko dituzu:
Johns Hopkins unibertsitatearen Covid-19ren mapa
Aomatos: Gráficos del Covid 19
EL PAIS: La crisis del coronavirus
Datu globalak eta estatuak: Worldometers (population, coronavirus) & Countrymeters
Espainiko gobernuaren webguneko datu eguneratuak Covid-19 brotearen gainean
Gaurko (2020-04-12ko) datu globalak:
1 835 373 kasu
113 362 hildakoak
Datuen iturri fidagarriak erabiltzea eta ondo adieraztea zein diren iturri horiek
Datuak biltzea eta grafikoki adieraztea modu fidagarri etaadierazgarrietan
Datuen tratamendu egokiak egitea eta nola egin diren adieraztea.
Datuen interpretazio egokiak egitea eta planteatutako galderei erantzutea argudio finkoetan oinarrituta.