CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
AGREGA simulazioa: Nutrizioa, harremana eta ugalketa
Andere Garcia.: izaki bizidunak
Zeintzuk dira izaki bizidunen lau ezaugarri?
Zein da izaki bizidunen konposizio kimikoa?
Nola definitzen da zelula?
Zeintzuk dira izaki bizidunek betetzen dituen hiru funtzio?
Zein da nutrizo autotrofoa eta heterotrofoaren arteko desberdintasuna?
Zertan datza harreman-funtzioa?
Ze ugalketa mota daude?
ALDE
Zientzalari batzuen aburuz, birusak izaki bizidunen molekulez osotuta daude (proteina eta azido nukleikoak) eta derrigorrezko parasito bezala portatzen dira. Gainera, izaki bizidunen funtzio nagusiak (nutrizioa, ugalketa, harremana), bere moduan betetzen dituztela esan dezakegu. Ugaritu egiten dira beren buruaren kopiak eginez, neurriz aldatzen dira, inguruko baldintza selektibo sendoei erantzuten diete, eta egokienak direnek bizirik irauten duten. Birusak ez dira zahartzen, ezta hiltzen ere, gizabanako gisa. Birus asko milioika urtetan zehar egokitzen dira beren ostatura, oreka puntu bat aurkituz, herpesarena, adibidez.
KONTRA
Beste zientzialariek iritzi desberdina dute. Birusen "ugalketa" mekanismoek robot erreplikatzaile baten moduan joka lezake: giza zelula batera iristen da, zelula honi bati atxikitzen zaio, barruan sartzen da eta , bere gene katea sartzen du mekanismo zelularrean, birus berrien osagaiak sortzeko 'engainatzen' du. Ugaldu eta eboluzionatu egiten dira, baina zelulek ahalbidetzen dute ugalketa hori eta bilakaera biral hori gertatzea, nahiz eta prozesu horretan suntsituta amaitu. Gainera, ezin da esan nutrizio sistema dutenik, ez dute kanpotik datorren materia eta energia aprobetxatzen bereak sortzeko, eta hori ezinbesteko ezaugarria da.
GALDETEGIA
Birusak jaio eta hil egiten dira?
Zein da koronabirusaren konposizio kimikoa?
Koronabirusa zelula al da?
Nutrizio funtzioa du?
Nola harremanatzen da?
Koronabisurak ugalketa funtzioa duela esan dezakegu?
Galdetegietan nabarmentzen da gaiari buruzko informazioa ondo aztertuta dagoela: bilaketa, identifikazioa, ulermena
Galderak erantzuten ditu azalpenekin eta argudioekin lotuta.
Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du
Sormena erabiltzen du planteatutako galderetan eta biokomikian
Txostena txukun eta garbi antolatuta dago
Badaki zeintzuk diren izaki bizidunen ezaugarri nagusiak
Birusak izaki bizidunak diren kontrako eta aldeko iritziak ezagutzen ditu.
Josu Lopez-Gazpio: birusak
Zientziajoleak: Biosfera
AGREGA simulazioa: Nutrizioa, harremana eta ugalketa
Andere Garcia.: izaki bizidunak