Beroa koronabirusaren kontra

Sarrera

Asko hitz egin da koronabirusaren eta beroaren arteko eralazioaz. Eguraldiarekin zer ikusirik dagoen ala ez aparte utzita, jakin badakite birusa hotzean mantentzen dela, izan ere, birusak tratatzen dituzten zientzialari guztiek hozkailuetan mantentzen dituzte. Manipulatzeko ateratzen dituztenean, 'berotzen' doazen denbora baten ondoren, desaktibatu eta hil egiten dira. Koronabirusa ez da lau minutu baino gehiago bizi airetik.

Hura estaltzen duten eta haren material genetikoa babesten duten proteinetan dago gakoa. Horren arrazoia da tenperatura altuek kapsidea osatzen duten proteinen desnaturalizazioa eragiten dutela (material genetikoa inguratzen eta babesten duen proteina egitura).

Nolakoa da proteinen desnaturalizazio prozesua? Simulatu ahal dugu etxean? Bai, eta oso erraz.

EGINKIZUNA:

Etxean bi esperimentu egingo dituzu. Esperimentuak egiteko metodo zientifikoa aplikatu behar duzu: hipotesia, esperimentazioa, datuen bilketa, analisia eta, ondorioak.

EKOIZPENA:

Esperimentuen txostena bete behar duzu, argazki edo marrazki batzuekin lagunduta.

DENBORA ETA EPEA

-Esperimentuak egiteko: ordu bat

-Txostena idazteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, esperimentua egiteko jarraibideak dituzu, baita zure txostena egiteko eredua ere (dokumentu honen atzean duzu). Txostena bete eta irakasleari bidaliko diozu.

ESPERIMENTUAK

Ziur entzun duzula esnea batzuetan "moztu" egiten dela edo gelatina ezin dela kiwiarekin edo ananarekin nahastu. Fenomeno hauek proteinen desnaturalizazioarekin zerikusirik dute?, beste modu batean esanda, proteinak deusesteko balio dute?

Beroaz gain, proteinak desnaturalizatzeko beste modu batzuk daude eta hau aprobetxatu dugu gure simulazioa egiteko, bi esperimenturen bitartez.

Esperimentuak egin baino lehen, bilatu hiztegian:

  • Proteina:

  • Desnaturalizazioa:

  • Birusen kapsidea:

Zerekin “moztu” ahal dugu esnea? Galdetu zure familiari ea zerbait ezagutzen duten eta egin hipotesia:

HIPOTESIA

....................................

1.ESPERIMENTUA

2) ESPERIMENTUA: etxeko termometro bat egingo dugu

Materialak:

  1. Arrautza baten zuringoa

  2. Edalontzi bat alkoholarekin

Prozedura:

  1. Bota arrautzaren zuringoa edalontziaren barruan alkoholarekin

  2. Estali edalontzia eta itxaron ordu erdi gutxienez

  3. Denbora igaro ahala, ikusi zer gertatzen den edalontzian.

  4. Estali edalontzia eta begiratu berriro hurrengo egunean.

2.ESPERIMENTUA

Materialak:

  • Bi edalontzi, esne-hondoa giro-tenperaturan dutela.

  • Ozpin pixka bat

  • Limoi erdia

Prozedura:

  • Gehitu ozpina edalontzietako bati

  • Estutu limoia bestean

  • Irentsi bi edalontziak edukiak nahasteko

  • Itxaron minutu batzuk

  • Begiratu zer gertatzen den edalontzi bakoitzean

3) EMAITZAK

4) EMAITZEN INTERPRETAZIOA

5) ONDORIOAK

Esperimentuak egin ondoren eta emaitzak ikusita, ondorioak atera behar dituzu. Hipotesia bete da?

  • Zeintzuk dira esnearen eta arrautzaren proteinak?

  • Zeintzuk izan dira proteinen desnaturalizazioa eragin duten substantziak?

  • Azaldu zure hitzetan zer izan da esnearekin eta arrautzarekin gertatu den prozesua

TXOSTENA

TXOSTENA Beroa koronabirusaren kontra

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu

  • Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura

  • Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean

  • Txostena txukun eta garbi antolatuta dago

Etxean egiteko dokumentu osoa

Beroa koronabirusaren kontra