Maskaren dilema

Sarrera

Garai hauetan, asko kezkatzen gaituen gaietariko bat maskararena da. Kalean, supermerkatuetan, garraio publikoetan, lanean...kutzatzearen kontra jotzeko ezinbestekoak ziurtatu dira.

Komunikabideetan denetariko entzuten dugu, batzuek birusa kanporatzeko besterik ez dutela balio, beste batzuk bi zentzutan, barrutik kanpora eta alderantziz, babesgarriak direla. Mota desberdinak daude, ospitaletan erabiltzen direnetik, "etxean ibiltzeko" balio dutenetara. Eta, zer esanik ez, sare sozialetan hainbeste bideotan ateratzen direnak, non etxean ditugun edozer gauzarekin egindako etxeko maskarak gomendatzen dizkiguten, baita bitxienak ere.

Guzti honek materialen ezaugarri fisiko kimikoekin zer ikusi handirik du. Erronka honetan, materiaren propietateak kontutan hartuta, ikerketa burutzea proposatzen dizugu. Gero, merkatuan daudenen arteko konparazioa aztertuko duzu.

EGINKIZUNA:

Merkatuko zein etxeko maskarak aztertuko ditugu, ikerketa baten bidez, eta ikuspuntu zientifikotik.

EKOIZPENA:

Ikerketaren emaitzekin txosten zientifiko bat egingo dugu, argazki edo marrazki batzuekin lagunduta.

DENBORA ETA EPEA

-Ikerketak egiteko:bi ordu

-Txostena egiteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, ikerketa pausoz pauso garatzeko jarraibideak dituzu. Txostena, irakasleari bidaliko diozu.

1) ETXEKO MASKARAK AZTERTZEN

Etxeko maskarak

Koronabirusak sortu duen nahasmena dela eta, herritarren zati handi bat ahal den moduan babesten saiatu da, eta askok motu propio gisa hartzea erabaki dute. OMRk, etxean egindako maskarei dagokienez, azpimarratu du "gauden egoeran, ez daudela gomendatuta".

Hau esanda, jakin badakigu jendearen sormena izugarrizkoa dela. Une honetan, sare sozialak bideoz beteta daude, zein baino zein estrafalarioagoa, eta edozein materialekin etxeko maskarak egitea gomendatzen digute, oihal zatiak, trapuak, kotoizko kamisetak, buffak... eta baita bularretakoak eta galtzontziloak ere!

Schlieren argazki-teknikari esker, fluido baten dentsitatearen aldaketa ikus dezakegu eta maskarek arnasbideetatik ateratzen diren partikulak blokeatzeko orduan duten eraginkortasuna egiaztatu.

LaVision : Face masks are reducing COVID-19 infection risk

Maskarak diseinatzeko materialen propietateak aztertzea funtsezko zeregina da. Haren osagaiek eta egiturek gai izan behar dute birusaren transmisioak ezartzen dizkigun baldintzei eusteko.

Maskaren kasuan, material erresistenteak behar ditugu, baina, aldi berean, eramateko leunak eta arinak. Eta, garrantzitsuena, iragazgaitzak birusa igarotzean, baina arnasa hartzen uztea aldi berean.

Guzti hau kontutan izanda, zure ustez, zein izan daiteke balintza hauek betetzen dituen materiala? Eztabaidatu familarekin eta egin lehenengo hipotesiak:

Materialak:

Bilatu etxean forma angeluzuzeneko lau material, konposizio desberdina izan behar dute. Hona hemen adibide batzuk:

  • Sukaldeko trapua

  • Kotoizko mukizapia

  • Lepoko zapi sintetikoa

  • Artilezko bufanda

  • ...

Honetaz gain: erregela

Prozedura:

Hurrengo progaren emaitzak taula batean islatu behar dituzu


  1. Maskara-Kopurua. Zenbat maskara sortu ahal ditugu bakoitzetatik? Bataz bestekoa, maskara bikoitza egiteko ohialaren zatiak 30x40 cmko neurria daukatela kontutan harturik, hartu zure materialen neurriak eta kalkulatu maskara bat egiteko behar duzun materialaren proportzioa. Orduan, kalkulatu zenbat maskara egin daitezke eta anotatu.

  2. Elastikotasuna. Jarri materiala erregelaren ondoan, zero gainean. Eutsi mutur bat esku batekin, zeroan mantenduz, eta , beste eskuarekin, tiratu horizontalean. Idatzi luzatutako mm/cm, eta kalkulatu ehunekoa

  3. Porositatea. Horretarako, bi proga egin ditzakezu. Lehengoan, jarri materiala leihoaren kontra edo argi- iturri baten aurrean, bonbilla bat adibidez, eta erreparatu ea zenbat argia pasatzen uzten duen. Zenbat eta argi gehiago, hainbat eta porotsuagoa. Bigarrenean, jarri oihala/materiala egunkari-paper baten gainean, mahai baten kontra. Hartu etxean duzun aeresol bat eta egin pultsazio pare bat materialaren gainean. Gero, begiratu zeharkatu duen ala ez eta zein neurritan. Adierazi datu kualitatiboak, 1etik 5era.

Informazio guzti hauekin, ondorioak atera.

Etxean egindako edozein maskarak ez du koronabirusaren babesa ematen!!!! Hau argi eta garbi geratu behar da.

Zergatik? Ba, begira, hemen duzu koronabirusaren neurriak. Maskara profesionalak, onenak, 0,6 mikra arteko partikulak atxikitzeko homologatuta daude. Kalkula ezazu zenbat birus egon daitezke 0,6 mikratan.

...........................................................................................

Hala eta guztiz, etxeko maskara bat egin nahi baduzu, hona hemen gida bat, Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Estatu Batuetako Zentroaren etxeko maskarak egiteko gomendioetan oinarrituta. Jatorrizko gida hemen kontsulta dezakezu.

MASKARA PROFESIONALEN AZTERKETA

Irakurri arretaz ondorengo informazioa:

Maskara -mota desberdinak daude:

    • Higiene-maskarak: Gobernuak banatzen dituenak. Ez daude berariaz diseinatuta erabiltzailea inolako arriskutik babesteko, higienearen osagarri erabiltzea gomendatu da.

    • Maskara kirurgikoak, oinarrizkoenak, batez ere kirurgietan erabiltzen direnak. Gainerako pertsonak gehiago babesten dituzte jantzita daramatzanak baino, doministiku edo eztul egitean hesi gisa jarduten dutelako.

    • Maskara iragazleak, "kanpotik barrurantz" babesten dituztenak, eta, aldi berean, hiru sailkapenetan banatzen dira:

      1. FPP1.% 78ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 22koa kanporanzko ihesa. Ez du behar besteko babesa bermatzen, baina kutsaduraren hedapena mugatzen du

      2. FPP2.% 92ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 8koa kanporanzko ihesa. Kutsaduraren hedapena mugatzen du baita babesa bermatzen du.

      3. FPP3.% 98ko gutxieneko iragazketa-eraginkortasuna dute, eta% 2koa kanporanzko ihesa. Ez du behar besteko babesa bermatzen, baina kutsaduraren hedapena mugatzen du

Orain, datuekin, bete hurrengo taula. Maskarak babes txikienetik handienera ordenatuta daude.

"Celulosas Vascas" izeneko Euskadiko enpresak maskarak ekoitzen ditu. Gomendatzen dituzten maskarak maskarillari FFP-2 deitzen zaio. Berriaren esteka.

Sakontzeko irakurmena: Maskarak, diruditen baino konplexuagoak (Zientzia Kaiera, Leire Sangroniz eta Ainara Sangroniz)

  • Zein da, zure ustez, osasun-pertsonalarentzako maskara gomendagarria? (“EPI”ak)

  • Eta erabilera arrunterakoa?

  • Informazio berri hauekin, eman maskarei buruzko zure iritzi orokorra

Beste dokumentua bat:

Guía de mascarillas publicada por el Ministerio de Sanidad

TXOSTENA

Maskaren dilema txostena

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu

  • Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura.

  • Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean

  • Txostena txukun eta garbi antolatuta dago

  • Ondo azaltzen ditu maskaren materialen arteko propietateak.

  • Badaki zeintzuk diren etxeko maskarak egiteko arriskuak

  • Ondo azaltzen du, maskara profesionalen alde, babesa-gradua

Etxean egiteko dokumentu osoa


Maskaren dilema