Planteamendu orokorra

Hezkuntza-Plana: 2019-2020ko ikasturtearen amaiera

Jarriabideak:



Planteamendu orokorra

PLANTEAMENDU OROKORRA:

  • Koronabirusa bera gaia hartuta, zientzietako eta matematikako proposamen didaktikoak lantzea

  • Erronka didaktiko bezala planteaturik, hau da, ekoizpena egiteko ikas-jarduera sorta eta ibilbide ikertzailea.

  • Hilabete bat edo garatzeko, esate baterako, maiatzan zehar. Astero, erronka bat.

  • Astean behin , ikasleen zalantzak argitzeko bi ordu izatea oso komenigarria da (emailez, bideokonferentziaz, telefonoz…)

  • Edukien aldetik, kurtsoan zehar landutakoetan sakontzeko lana egitea, beti arloetako prozedurei eta jarrerei indarra ematen.

HELBURU DIDAKTIKOAK:

    • Zientziaren eta matematikaren izaera eta metodoak islatzea

    • Zientziaren eta matematikaren aplikazio praktikak ezagutaraztea

    • Zientziaren eta matematikaren garrantzi soziala agerian jartzea

    • Zeharkako konpetentziak eta arloko konpetentzia komunak agerian jartzea eta lantzea

Erronken eta ikas-jardueren ezaugarriak

ERRONKAK:

  • Etxean garatzeko bideragarriak, familien eta ikasleen egoera kontutan hartuta.

  • Planteamendu aldetik oso argia, denbora eta entregatzeko epeak ondo definituta, baina ikasleei garatzeko askatasuna ematen.

  • Ahalik eta motibagarriagoak: ikaslea ikerketa prozesuan inplikatzen, momentu honetako errealitatea interpretatzeko zentzuzkoak.

  • Erronka bakoitzean, ikas- jarduera laburrak egin ondoren, ikasleek “ekoizpen pertsonalizatu bat” eskatzea.

  • Erronketako ikas-jarduera ikertzaileak izatea, motibazioa sustatzeaz gain, ebaluazio pertsonalizatu errazteko modukoak.

LAN HONETAN ERABILITAKO JARDUERA MOTAK:

    • Etxean egiteko esperimentu errazak, metodo zientifikoa lantzen, argazkiekin lagunduta eta ondorioak ateratzen.

    • Ikerketa dokumentalak Interneten, aproposak diren web orrietan (Osakidetza, OMR,…), laburpenak, kontzeptu-mapak, grafikoak, horma-irudiak... eskatzen

    • Pil pilean dauden egunkari edo telebistako datu berrien lana , datuen jarraipena, proportzioak, kalkulua, taulak eta grafikoen interpretazioa eskatzen, simulazioak eta problema txikiak planteatzen

    • Zientzialari edo matematikari baten egungo artikuluen irakurmenak (edo bideoak), analisia, hausnarketa pertsonalak eta ondorioak ateratzen

    • Sare sozialetan etengabe agertzen diren buloak, Fake news edo sasizientziak aztertzen diren jarduerak, bildumak egiten, ikuspuntu kritikoa erbiltzen, iritzia ematen edo kontrabuloak garatzen.

HELBURAK BETETZEN DITUZTEN BESTE JARDUERA BATZUEN PROPOSAMENA:

    • Gai honekin harremanatuta dauden zientziaren edo matematikaren ekintza historikoak lantzen direnak, denbora-lerroa aterazten

    • Kasu baten analisia, dilema moral bat planteatzea edo iritzi-inkestak etxean edo sare sozialak erabiliz (Twitter, Whassap) egitea, emaitzak adierazten, iritzi pertsonalak ematen eta ondorioak ateratzen

    • Ikasleen artean egin dezaketen jarduera motibatzailearen bat, adibidez, Twitterrean # berri bat irekitzea, kontzientziazio- kanpaina batekin edo taula birtual batean (Padlet) bilduma komunak egitea (argazkiak, iritziak, leloak... )

    • Esku-lan bat eskatzen duten jarduerak (postal koronabirikoak, “birusa wanted”, birusaren plastilinazko eredua…)

    • Familian egin daitezkeen rol-jolasak, beren garapenaren laburpena eta ondorioak atertzen

    • Simulazio digitalaren lana, emaitzak interpretatzen

    • Orokorrean, ekoizpen pertsonalizatua eskatzen dutenak

Ebaluazioa

EBALUAZIOA:

  • Ekoizpenak pertsonalizatuak izanda, ebaluazio pertsonalizatua ere baimentzen dute, “lana egin diete” efektu hori saihesteko moduan.

  • Dena den, kontutan hartu behar dugu inportantea ez dela emaitza, baizik eta emaitza honetara ailegatzeko prozesua. Prosezu honetan, ikasleak familiaren edo ikaskide baten laguntza jaso badu, ziur ikasi duela.

  • Erronken ekoizpena ikaslearen lan-ebidentzia izan behar da.

  • Ebaluazio-irizpideak oso definituta eta ikasleei aldez aurretik adierazita.

  • Arlo bakoitzaren prozedurazko irizpideak, edukiezkoek baino indarra izango dute

  • Ekoizpen bakoitzaren balorea kalifikazioaren % zehaztuta (irakasle edo Mintegi bakoitzaren lana)

  • Erronka bakoitzarekin batera, ikas-eguneroko txiki bat dago. Helburua: ikasleen autoerregulazioa, zalantzak eta ikasbidaia ezagutzeko eta burua autoerregulatzeko asmoz

  • Ekoizpen batzuetan elkarren arteko ebaluazioa proposatu ahal dugu, beti irakasleak aldez aurretik zuzentzeko irizpideak markatzen.

Aniztasunaren arreta:

  • Maximoa eta minimoa finkatuta izatea

  • Ikasleen artean laguntza emateko sistema zehaztea, adibidez, tutoretza whassapen bidez. Laguntza hauek notan ere kontutan hartu behar dira.

  • Ikasle bat txarto doala ikusten denean, erronka alternatiboak, erreagoak, planteatzea

  • Alderantziz, ikasle aurreratuen kasuan, sakontzeko lanak ematea edo lan librea egiteko aukera.

Kurrikuluma

ZIENTZIETAKO EDUKI KOMUNAK ETA DAGOZKIEN EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

  1. Metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak fenomeno naturalak eta benetako egoerak aztertzeko, identifikatzeko eta ebazteko aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak: behaketa, eztabaida, hipotesiak egitea, egiaztatzea, esperimentazioa, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.

  • Gidoi bat oinarri hartuta, ikerketak egiten du.

  • Problemen aurrean, aieru edo hipotesi egiaztagarriak egiten ditu

  • Esperimentuetako datuak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, zenbait baliabide erabiliz (euskarri digital zein analogikoak): taulak, grafikoak, mapak.

  • Azalpen arrazoituak ematen ditu, hipotesia egiaztatzen den edo ez adierazteko.

  • Argudioak emanez arrazoitzen du, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.

  • Laburpen moduan, txostenak egiten ditu, deskripziozkoak zein argudiozkoak, behaketetatik edo esperimentuetatik abiatuta, ondorioak ateratzeko eta errealitate hurbilenarekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko.

  • Ikerketaren emaitzak euskarritan jakinarazten ditu, izan digitalak, izan analogikoak

2. Lan zientifikoaren berezko jarrerak garatzeko irizpideak eta jarraibideak: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta zorroztasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina eta autonomia norberaren lanean, eguneroko bizitzarekiko zein ingurumenekiko jarrera aktiboa eta arduratsua ingurumena hobetzeko estrategiak eta gizakiak, bizi ahal izateko, naturarekiko duen mendekotasuna aintzat hartzeko baliabideak eta zientzian jarduten duten pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak.

  • Fenomeno naturalen berri izateko jakin-mina eta interesa adierazten du.

  • Laburpen moduan, txostenak egiten ditu, deskripziozkoak zein argudiozkoak, behaketetatik edo esperimentuetatik abiatuta, ondorioak ateratzeko eta errealitate hurbilenarekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko.

  • Zientziak zenbait testuinguru pertsonaletan eta sozialetan (medikuntzan, norberaren osasunean eta ingurumenean, besteak beste) egindako ekarpenak kritikoki aztertzen ditu.

  • Badaki hezkuntza zientifikoa herritarren oinarrizko kulturaren atal dela

3. Informazioaren tratamendu osoa: identifikatzea, lortzea, gordetzea berreskuratzea, egokitasuna ebaluatzea, balioestea eta adieraztea, ulertzea, ikastea eta azaltzea.


  • Ikasten ari denari buruzko informazioa bilatzen eta aurkitzen du eta ideiak topatzen ditu, zenbait formatu eta iturritan, izan idatzizkoak, ahozkoak zein digitalak.

  • Informazioa irizpide kritikoz aukeratzen eta interpretatzen du.

  • Sormena erabiltzen du planteatutako galdereierantzuna ematean, eta, beharrezkoa bada, tresna digital egokienak erabiltzen ditu, produktu berritzaileak eta sormenezkoak egiteko.

  • Simulazio-programak egoki erabiltzen ditu eta fenomenoen aurreikuspena egiteko erabiltzen du.

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Ikasitako gaiei buruzko deskribapen, azalpen eta argudiatzeak egiten ditu, hizkuntza zientifikoa zuzen erabiliz, eta adierazpenak zuzen eta txukun egiteko ahalegina egiten du.

ZIENTZIA ARLOKO LANDUTAKO EDUKIAK (aurrekoez gain)

DBH1

Izaki bizidunen ezaugarriak eta funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Birusen egitura, ezaugarriak, bizi-zikloa, ingurumeneraren egokitzapena, transmisioa, Izaki bizidunen sailkapena, gakoen garrantzia, prebentzio-neurrien garrantzia, arnas-aparatuaren eta eskuen higienea.

DBH2

Materiaren propietate orokorrak, ezaugarri bereizgarriak, eguneroko bizitzarako interesgarriak dira materialak, materialen segurtasuna, iraunkortasuna, berritzeko aukera eta birziklatzeko aukera, magnitude fisikoak eta haien neurketa, sistema homogeneoak eta heterogeneoak, disoluzioak, birusaren kontrako desinfekzio-subtantziak eta beren erabilera zuzena, beroa eta tenperaturaren eragina.

DBH3 Biologia

Gaixotasun infekziosoak, tratamenduak, osasun ohitura konfinamenduan, higienea eta prebentzioa, dieta orekatua, ariketa fisikoa, koronabirusaren bizi-zikloa, kutsatze mota, bere bidea giza-sistemen bidez eta zeluletatik, sistema inmunilogikoa, txertoak, jarrera sozialak, sazizientzia eta buloak.