CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
Azken bolada honetan koronabirusa eta tenperaturaren zerikusiaz asko hitz egiten da. Hona hemen komunikabideetan irakurritako berri batzuk:
1."Duela egun gutxi, telebistako erreportari batek proba bat egin nahi izan zuen tenperatura detektatzeko kamera berri batzuen aurrean, eta 38 gradu ezarri zizkion. Barkamena eskatu zuen kameren fokuen aurrean egon zela esanez". Hori posible da ala sukarra zuen benetan?
2." Whatsappeko kate batean mugitzen da COVID-19a ez dela beroarekiko erresistentea eta 26 eta 27 gradu arteko tenperaturan hiltzen dela". Hau dela eta, batzuek uste dute udaberriaren etorrerak ipar hemisferioan eragindako tenperaturaren igoerak gaixotasuna zabaltzea atzeratu edo amaitu dezakeela. Egia da?, zer diote zientzailariek?
3. "AEBetako zientzialariek aztertu dute zenbat irauten duen SARS-CoV-2 sistemak ohiko tenperaturan erabiltzen diren hainbat materialetan. Aireko aerosoletan egonkorrak dira hiru ordu arte, lau ordu kobrean (txanponetan), egun oso bat kartoian eta bizpahiru egun arte plastikoan eta altzairu herdoilgaitzean. "
4. Sare soziletan oso zabalduta dagoa hurrengo nezua: Garrantzitsua da lixiba ur hotzarekin (eta ez beroarekin) nahastea, desinfektatzeko, bestela kloroa lurrundu egiten da.
5. Maskarak desinfektatzeko etxeko metodoa mikrouhinetan sartzea komentatzen da.
Sukarra, beroarekiko erresitentzia, ohiko tenperatura... Zer dakigu koronavirusaz eta tenperatuarekin duen harremanaz?, zer da egia eta zer buloa?
......................................................
Ba, bai, berri guzti hauek beroaren transmisioarekin eta tenperaturarekin zerikusia dute.
Sukarra dugunean "bero" gaudela adierazten dugu. Zer da beroa?, tenperatura eta beroa gauza bera da?
Aldaketa termikoekin lotutako terminoak (tenperatura, beroa, sukarra, eguraldia...), askotan, berendefinizio zientifikoetatik urrun dauden esanahiekin erabiltzen dira ohiko hizkuntzan. Hori dela eta, erronka honetan ere, termino horiek bereizten eta ondo ulertzen saiatuko gara, baita tenperatura neurtzeko tresnak zeintzuk diren ere.
Hondartzan bainatzen garenean, ura “hotz” edo “bero” dagoela sentitzen dugu. Pertsona bakoitzak sentzasio termiko desberdina du, beraz, beroaren eta hotzaren sentsazioak –sentsazio termikoak– erlatiboak dira. Fisikan, beroa neurtzeko tenperatura erabiltzen da, ez da norberaren sentsazioen menpekoa.
ESKUAK ESPERIMENTU BAT EGIN
Material bat berotzen denean, bere partikula atomikoak askoz gehiago mugitzen dira eta, mugimendu horren ondorioz, partikulek energia zinetikoa hartzen dute; eta gorputz baten partikula guztien energia zinetikoen batura gorputz horren energia termikoa da. Tenperatura gorputzen agitazio termikoaren neurria da eta gradutan neurtzen da. Beroa, aldiz, energia da, transferitzen den energia, eta beste unitate desberdinetan neurtzen dugu, caloria (cal) edo Joule (J) izeneko unitateak. 1 cal ≅ 4’18 J.
SIMULAZIOA????
Tenperatura desberdinetan dauden bi material nahasten badugu, zer gertatzen da?
https://maldita.es/malditaciencia/2020/04/26/lejia-coronavirus-agua-fria-desinfeccion/
ESPRIMENTU BAT EGIN
Beroaren hedapena
Beroa hedatzeko hiru era daude:kondukzioa, konbekzioa eta erradiazioa.
Kondukzioa: Beroa honela hedatzen da solidoetan zehar.
Konbekzioa: Beroa konbekzioz hedatzen da likido eta gasetan zehar. Tenperatura igotzean, likido edo gas baten bolumena handitu, eta –ondorioz– dentsitatea txikitu egiten da. Hala, berotu den likidoa edo gasa igo egiten da, eta hotzago dagoen zatia, jaitsi. Horrela, konbekzio-korronteak sortzen dira alde berotik alde hotzera eta alderantziz.
Erradiazioa: Beroa uhinen bidez ere hedatu daiteke, erradiazioz.
Zientzialerien baieztapenak. Ulertzeko gai?
Gradu bateko igoera bakoitzeko %3,8 murriztu dira kutsatzeak, Txinan egindako ikerketa baten arabera
Tenperaturaren igoerak ukipen-azaleretan birusen biziraupena murrizten du.
Gainera, eguzki-izpi ultramoreek eragina dute birusen jardueran.
Birusekin tratatzen dituzten zientzialari guztiek hozkailuetan mantentzen dituzte. Manipulatzeko ateratzen dituztenean, 'Berotzen' doazen denbora baten ondoren, desaktibatu eta hil egiten dira. Koronabirusa ez da lau minutu baino gehiago bizi airetik.
Zein tenperatura ambientea?
Medir tª objetos con el app de móvil....https://androidayuda.com/aplicaciones/listas/mejores-apps-termometro/
Ikusi onderengo infografia. Hemen koronabirusen antza duten beste birusen eragina adieratean da, zenbat bizi iraun ahal duten material desberdinen kontaktuan eta tenperatura. Ondorio batzuk etaratzea ausartzen zara? Irakurri hurrengo esaldiak arretaz :
Koroabirusaren aurkako babes-neurrietako bat da erabili eta botatzeko plastikozko eskularruak erabiltzea.
National Geographic: El tiempo que dura el coronavirus en distintas superficies
BULOAK. Badakizuen informazio guztiarekin, hurrengo buloak gezurtatzera ausartzen zara?
OMR: Consejos para la población acerca de los rumores del nuevo Coronavirus
Frogatuta:
Eguzkitan edo 25 ºC-tik gorako tenperaturan egoteak ez du koronabirus bidezko gaixotasuna prebenitzen. COVID-19a har dezake, oso eguzkitsua edo beroa izan arren. COVID-19 kasuak jakinarazi dira herrialde beroetan.
COVID-19 birusa klima bero eta hezeak dauden lekuetan transmititu daiteke. Orain arte lortutako proba zientifikoek adierazten dute COVID-19 birusa edozein eremutan transmititu daitekeela, klima bero eta hezekoak barne.
Hotzak eta elurrak ezin dute koronabirus berria hil. Giza gorputzaren tenperatura normala 36,5 eta 37 ° inguruan mantentzen da, kanpoko tenperatura edo baldintza meteorologikoak edozein direla ere. Beraz, ez dago arrazoirik sinesteko hotzak koronabirus berria hil edo beste gaixotasun batzuekin amaitu dezakeenik.
Ur berotan bainatzeak ez du prebenitzen koronabirus berriak eragindako infekzioa. Ur berotan bainatzeak ez du inolako babesik ematen COVID-19ren aurka. Bainuontziko edo dutxako uraren tenperatura edozein dela ere, gorputzaren tenperatura 36,5 ° C-tik 37 ° C-ra bitartekoa izaten jarraituko du, ura oso bero badago erre egin daiteke.
Koronabirus berria hil daiteke esku-lehorgailu batekin? Ez. Esku-lehorgailuek ez dute 2019-nCoV hiltzen.
2019-nCoV hiltzerik badago desinfektatzeko lanpara ultramore batekin? Ez dira lanpara ultramoreak erabili behar eskuak edo gorputzaren beste atal batzuk esterilizatzeko, erradiazio ultramoreak eritemak sor baititzake (azalaren narritadura).
Adituek zer diote:
Ameriketako Estatu Batuetako Gaixotasunak Kontrolatzeko eta Prebenitzeko Zentroek (CDC, ingelesezko siglak) honako hau diote beren webgunean: "Oraindik ez dakigu eguraldiak eta tenperaturak eragina izango duten COVID-19ren hedapenean. Beste birus batzuk, hala nola, gripearenak, gehiago hedatzen dira hilabete hotzetan, baina horrek ez du esan nahi ezinezkoa denik beste hilabete batzuetan birus horietako baten ondorioz gaixotzea. Une honetan, ez dakigu COVID-19ren hedapena murriztu egingo den denbora beroago jartzen denean ".
Elvirarena.......
Diario AS: ¿37 grados es fiebre?
Maldita Ciencia: El coronavirus y el calor: ¿COVID-19 desaparecerá por las temperaturas altas?
OMR: Consejos para la población acerca de los rumores del nuevo Coronavirus
National Geographic: El tiempo que dura el coronavirus en distintas superficies
Badaki desberdintzen beroa eta tenperaturaren artean
Tenperatura neurtzeko unitateak ezagutzen ditu
Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu
Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura
Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude
Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du
Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean
Txostena txukun eta garbi antolatuta dago