Ebaluazioa
Hezkuntza Plangintza: 2019-2020 ikasturtearen amaiera
Ebaluazioari buruzko jarraibideak:
Ikastetxearen erabakia da 3.ebaluazioa modu integratuan edo banatuta egitea
Ikuskaritzak pisu handia izango du erabaki guztietan
Ebaluazioa prestatzailea izango da, eta bai irakasteko prozesuak
Ebaluaziori buruzko egokitzapen guztiak eraginkorrak izateaz gain, bidezkoak, ekitatiboak eta inklusiboak ere izan behar dira
Argi finkatu behar dira ikasturte bakoitzean gainditzea espero den gutxieneko alderdiak.
Jarduera presentziala eten aurretik ikasleek lortutako mailari buruzko informazioa funtsezko oinarri gisa erabili beharko da behin betiko ebaluazioaren eta horrek ikasturtearen amaieran duen kalifikazioan.
Ikasturte hasieran 2. Hiruhilekoan lortzeko planifikatutako helburuak oinarrizkotzat hartuko dira. 3. Ebaluazioko edukiak ematerakoan, sakontzekoak izango dira eta kalifikazioan gehigarriak. Ebaluazio integratzailea bada, modu positiboan kontutan harturko dira.
Nolanahi ere, azken ebaluazioa ezin da ulertu hiruhilekoei dagozkien neurketetan emandako puntuazioen batezbesteko gis
Ezinbestekoa da irakasleek sistematikoki ebidentziak biltzea.
Kontuan hartu behar da ikaskuntza-ebidentzia horiek biltzeko ohiko tresnak agian ez direla nahikoak izango, eta aztertu beharko dela komeni ote den beste informazio batzuk erabiltzen.
Ebaluazio-tresna batzuk proposatzen dira: Irakaslearen koadernoa, zehaztutako ikaskuntza-adierazleekiko aurrerapenekin. Ahozko aurkezpenak bideokonferentzia bidez gela osoaren aurrean. Landutakoari eta ikasitakoari buruzko metaanalisiko eta autoebaluazioko prozesuak bultzatzea. Proba objektiboak era posta elektronikoz, ohiko postaz, classroom bidez... bidaliak egin daitezke, baina bere zaindu behar da hauen bidez 5 edo nahikoa oinarrizko alderdiekin lortzen dela.Hortik aurrera, zailtasun handiagoko gaiak plantea daitezke, landutako kontzeptuen ezagutza sakonagoa eskatzen dutena.
Ebaluazioa
EBALUAZIOA:
Ekoizpenak pertsonalizatuak izanda, ebaluazio pertsonalizatua ere baimentzen dute, “lana egin diete” efektu hori saihesteko moduan.
Dena den, kontutan hartu behar dugu inportantea ez dela emaitza, baizik eta emaitza honetara ailegatzeko prozesua. Prosezu honetan, ikasleak familiaren edo ikaskide baten laguntza jaso badu, ziur ikasi duela.
Erronken ekoizpena ikaslearen lan-ebidentzia izan behar da.
Ebaluazio-irizpideak oso definituta eta ikasleei aldez aurretik adierazita.
Arlo bakoitzaren prozedurazko irizpideak, edukiezkoek baino indarra izango dute
Ekoizpen bakoitzaren balorea kalifikazioaren % zehaztuta (irakasle edo Mintegi bakoitzaren lana)
Erronka bakoitzarekin batera, ikas-eguneroko txiki bat dago. Helburua: ikasleen autoerregulazioa, zalantzak eta ikasbidaia ezagutzeko eta burua autoerregulatzeko asmoz
Ekoizpen batzuetan elkarren arteko ebaluazioa proposatu ahal dugu, beti irakasleak aldez aurretik zuzentzeko irizpideak markatzen.
Aniztasunaren arreta:
Maximoa eta minimoa finkatuta izatea
Ikasleen artean laguntza emateko sistema zehaztea, adibidez, tutoretza whassapen bidez. Laguntza hauek notan ere kontutan hartu behar dira.
Ikasle bat txarto doala ikusten denean, erronka alternatiboak, erreagoak, planteatzea
Alderantziz, ikasle aurreratuen kasuan, sakontzeko lanak ematea edo lan librea egiteko aukera.
Kurrikuluma
ZIENTZIETAKO EDUKI KOMUNAK ETA DAGOZKIEN EBALUAZIO-IRIZPIDEAK
Metodologia zientifikoa eta haren oinarrizko ezaugarriak fenomeno naturalak eta benetako egoerak aztertzeko, identifikatzeko eta ebazteko aplikatzeko irizpideak eta jarraibideak: behaketa, eztabaida, hipotesiak egitea, egiaztatzea, esperimentazioa, ondorioak ateratzea eta emaitzak jakinaraztea.
Gidoi bat oinarri hartuta, ikerketak egiten du.
Problemen aurrean, aieru edo hipotesi egiaztagarriak egiten ditu
Esperimentuetako datuak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu, zenbait baliabide erabiliz (euskarri digital zein analogikoak): taulak, grafikoak, mapak.
Azalpen arrazoituak ematen ditu, hipotesia egiaztatzen den edo ez adierazteko.
Argudioak emanez arrazoitzen du, ebidentzia zientifikoetan oinarrituta.
Laburpen moduan, txostenak egiten ditu, deskripziozkoak zein argudiozkoak, behaketetatik edo esperimentuetatik abiatuta, ondorioak ateratzeko eta errealitate hurbilenarekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko.
Ikerketaren emaitzak euskarritan jakinarazten ditu, izan digitalak, izan analogikoak
2. Lan zientifikoaren berezko jarrerak garatzeko irizpideak eta jarraibideak: jakin-mina, interesa, zehaztasuna eta zorroztasuna, sormena, pentsamendu kritikoa, ahalegina eta autonomia norberaren lanean, eguneroko bizitzarekiko zein ingurumenekiko jarrera aktiboa eta arduratsua ingurumena hobetzeko estrategiak eta gizakiak, bizi ahal izateko, naturarekiko duen mendekotasuna aintzat hartzeko baliabideak eta zientzian jarduten duten pertsonen ikuspegi estereotipatua gainditzeko estrategiak.
Fenomeno naturalen berri izateko jakin-mina eta interesa adierazten du.
Laburpen moduan, txostenak egiten ditu, deskripziozkoak zein argudiozkoak, behaketetatik edo esperimentuetatik abiatuta, ondorioak ateratzeko eta errealitate hurbilenarekin lotutako gai zientifikoei buruzko monografiak egiteko.
Zientziak zenbait testuinguru pertsonaletan eta sozialetan (medikuntzan, norberaren osasunean eta ingurumenean, besteak beste) egindako ekarpenak kritikoki aztertzen ditu.
Badaki hezkuntza zientifikoa herritarren oinarrizko kulturaren atal dela
3. Informazioaren tratamendu osoa: identifikatzea, lortzea, gordetzea berreskuratzea, egokitasuna ebaluatzea, balioestea eta adieraztea, ulertzea, ikastea eta azaltzea.
Ikasten ari denari buruzko informazioa bilatzen eta aurkitzen du eta ideiak topatzen ditu, zenbait formatu eta iturritan, izan idatzizkoak, ahozkoak zein digitalak.
Informazioa irizpide kritikoz aukeratzen eta interpretatzen du.
Sormena erabiltzen du planteatutako galdereierantzuna ematean, eta, beharrezkoa bada, tresna digital egokienak erabiltzen ditu, produktu berritzaileak eta sormenezkoak egiteko.
Simulazio-programak egoki erabiltzen ditu eta fenomenoen aurreikuspena egiteko erabiltzen du.
Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du
Ikasitako gaiei buruzko deskribapen, azalpen eta argudiatzeak egiten ditu, hizkuntza zientifikoa zuzen erabiliz, eta adierazpenak zuzen eta txukun egiteko ahalegina egiten du.
ZIENTZIA ARLOKO LANDUTAKO EDUKIAK (aurrekoez gain)
DBH1
Izaki bizidunen ezaugarriak eta funtzioak: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Birusen egitura, ezaugarriak, bizi-zikloa, ingurumeneraren egokitzapena, transmisioa, Izaki bizidunen sailkapena, gakoen garrantzia, prebentzio-neurrien garrantzia, arnas-aparatuaren eta eskuen higienea.
DBH2
Materiaren propietate orokorrak, ezaugarri bereizgarriak, eguneroko bizitzarako interesgarriak dira materialak, materialen segurtasuna, iraunkortasuna, berritzeko aukera eta birziklatzeko aukera, magnitude fisikoak eta haien neurketa, sistema homogeneoak eta heterogeneoak, disoluzioak, birusaren kontrako desinfekzio-subtantziak eta beren erabilera zuzena, beroa eta tenperaturaren eragina.
DBH3 Biologia
Gaixotasun infekziosoak, tratamenduak, osasun ohitura konfinamenduan, higienea eta prebentzioa, dieta orekatua, ariketa fisikoa, koronabirusaren bizi-zikloa, kutsatze mota, bere bidea giza-sistemen bidez eta zeluletatik, sistema inmunilogikoa, txertoak, jarrera sozialak, sazizientzia eta buloak.