Katea apurtu! (1)

Sarrera

Ikusi hurrengo bideoa eta kartelean dauden gomendioak:

Komunikabideak ez dira nekatzen, behin eta berriro entzuten dugu oinarrizko higiene-arau batzuk ezinbestekoak daudela birusaren kutsatzea saihezteko: eskuak ondo eta sarri garbitu eta estulka edo doministiku egiterakoan, ahoa estali besaurrearekin edo mukizapi batekin. Ziur mila aldiz entzunda. Zergatik ekintza hauen garrantsia?, zergatik dira hain eraginkorrak?

EGINKIZUNA:

Etxean esperimentu bat egingo duzu. Esperimentua egiteko metodo zientifikoa aplikatu behar duzu: hipotesia, esperimentazioa, datuen bilketa, analisia eta, ondorioak.

EKOIZPENA: Esperimentuaren txostena bete behar duzu, argazki edo marrazki batzuekin lagunduta.

DENBORA ETA EPEA

  • Esperimentuak egiteko: ordu bat

  • Txostena idazteko: ordu bat

  • Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Jarraituan, esperimentua egiteko jarraibideak dituzu, baita zure txostena egiteko eredua ere. Txostena bete eta irakasleari bidaliko diozu.

ESPERIMENTUA: ESTULKA EGIN

Lehendabizi ikusi hurrengo simulazioa: estulka eta mukizapia

Hemen ikusten da nola pertsona batek estulka egiten duen bi modutan, aho librez eta eskuaz estaltzen. Eta, mukizapi bat erabiliko balu?

Zein da zure hipotesia? Idatzi txostenean

Materialak:

  • Estulka egiteko "lurraratzeko pista". Egunkari zaharrak hartu eta gela bateko zoruan jarri, oso zabalduta, pista bezala.

  • Estulka-ontzia. Edozein lainoztagailuko flaskoa, koloniakoa, garbiketa-langargailua.

  • Zinta metrikoa

  • Errotulkia / boligrafoa

  • Mukizapiak

  • Ura

Prozedura:

  1. Estulka egiteko "lurraratzeko pista" prest egonda, estulkan botatzen diren tantak (birusak) lainoztagailua bidez simulatuko duzu.

2. Egunkari-paperezko pista honetan, errotulkiz edo boligrafoz, marraztu borobil batzuk . Borobil hauek "pertsonak" izango dira.

3. Lainoztagailua uraz beteta, egin sakatze bakar bat. Neurtu ura noraino heltzen den distantzia eta zabalera, zinta metrikoa erabiliz. Era berean, zenbat pertona "kutsatu" dituzu. Idatzi datuak taulan. Errepikatu bi sakatzerekin eta hiru sakatzerekin.

4. Orain, aurreko prozesua errepikatu behar duzu, baina lehendabizi zure eskua lainoztagailua estaltzen eta, bigarrenean, mukizapiekin estaltzen. Idatzi neurketa guztiak zure taulan

TXOSTENA

Estulka txostena

SAKONTZEKO

Gaia interesatzen zaizu? Ikusi Japoneko Tohoko Unibertsitatean egindako esperimentoa eta atera ondorio gehiago .

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:


  • Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu

  • Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura.

  • Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean

  • Txostena txukun eta garbi antolatuta dago

  • Badaki zeintzuk diren koronabirusaren kontra jotzeko aholku nagusiak

  • Ondo azaltzen du, estulka egiterakoan, babesaren ekintzak zeintzuk diren

Etxean egiteko dokumentu osoa


Katea apurtu 1