Koronabirusaren ibilbidea

Sarrera

Koronabirusaren bizi-zikloa hitz egiterakoan, bi kontzeptu desberdindu behar ditugu. Alde batetik, nola mugitzen da izaki bizidun artean, nola transmititzen da. Bestetik, behin organismo batean sartunda, zein den bere biderkatzeko mekanismoa, nola infektatzen ditu zelulak eta zeintzuk diren ondorioak. Eta bitartean, Koronabirusaren ibilbide honetan, kanpoan geratzen den momentu bat dago ere bai, kontra jotzeko bere unerik ahulena.

Erronka honetan, koronabirusaren ibilbidea jarraituko dugu, sortzen denetik gizakia ostalari izatera

EGINKIZUNA:

Koronabirusaren jatorria, transmisioa eta barneko infekzio-zikloa ikasiko ditugu.

EKOIZPENA:

Informazio guztiarekin, txosten bat egingo dugu. Halaber, laburpen moduan, "koronabirusaren eguneroko bat" idatziko dugu.

DENBORA ETA EPEA

-Txostena egiteko: ordu bat

-Koronabirusaren egunerokoa egiteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, eginkizuna pausoz pausoko jarraibideak dituzu. Ekoizpen guztiak irakasleari bidaliko dizkiozu.

1) Nondik dator?

Duela aste batzuetatik hona, sare sozialetan dabil, baita komunikabide batzuetan ere, SARS-Cov-2 koronabirusa bioteknologiako saiakuntza baten emaitza dela dioen albistea. Helburu gaiztoak dituen laborategi batean sortu da, eta ihes egin du Wuhaneko biosegurtasun-laborategi batetik … hipotesi konspiroiko horren arabera, birusaren jatorria artifiziala da.

Ideia hau duten pertsonek pelikula asko ikusi dutela bistan dago. Nondik dator, benetan, koronabirusa? Teorien artean, zabalduetariko bat saguzarretatik datorrela da. Hala ere, OMEk ohar baten bidez jakinarazi duenez, agerraldia Wuhango merkatuan gertatu zela pentsatzeko "froga nahiko eztabaidaezinak" egon arren, ez du zehaztu zein animaliak hasi ahal izan gizakien kutsatzea.

Ana Galarragaren (ElHuyar) bideoa ikusi ondoren, atera ideia nagusiak:

  1. Zenbat gaixotasun etorri zaizkigu animalietatik?

  2. Saguzarrek gaitasun batzuk sortu dituztela aipatzen da. Zeintzuk?

  3. Saguzarren eta gizakien artean bitartekari bat dago?

  4. Zergatik da garrantzitsua bitartekaria zein den jakitea?

Bitartekarien susmagarriak

Momentu honetan, ikertzaileek adierazita, ezin dugu zehaztu saguzarren eta gizakien artean zein izan den bitartekaria. Hipotesien artean, zibetak edo pangolinak izan litezke. Nola da posiblea? Txinatar merkatuetan animali horien haragia, oso preziatua delako.

Asian animalien kontrabandoan gehien eskatzen den ugaztunetako bat da pangolina. Nazioarteko legeek babesten dituzten arren, haien haragia janaritzat hartzen da Txina bezalako herrialdeetan, eta haien ezkatak medikuntza tradizionalean erabiltzen dira, Naturarako Mundu Funtsaren (WWF) arabera.

Ondorioz espezie hau galzorian jarri da eta, hortaz, bere harrapaketa debekatuta dago. Baina badakizue nolakoak garen gizakiok, eta debekuaren aurrean pangolin-trafikoa areagotu da merkatu beltzean.

Segituan honi buruzko artikulo bi dituzu. Bat aukeratu eta gero, familian irakurtzea proposatzen dizugu eta honetaz eztabaidatzea. Egin eztabaida honetatik ateratzen dituzun ideia nagusien laburpena.

El tráfico ilegal de animales salvajes
Murcielagos y pangolines

2) Tarteko bidea

Osakidetzaren informazioa irakurtzen badugu, honekin topatuko gara:

"Infekzioa, batez ere, 5 mikratik gorako arnas tanten bidez eta infektatutako pertsonen jariakinekiko zuzeneko kontaktuaren bidez transmititzen da, pertsonatik pertsonara. Hala ere, ez dirudi metro bat eta bi arteko distantzietatik gora transmitu daitekeenik.

Kontaktua zuzenekoa izan daiteke, edota eskuetan edo beste objektu batzuetan (adibidez, teklatuak, saguak, barandak, txanponak...) egon daitezkeen material kutsatuaren bidezkoa".

Beraz, birusa airetik edo eskuetatik pasatzen da organismo batetik bestera eta, momentu hauetan dira aproposak babesteko.

Azaldu, zure hitzetan, hurrengo prebentzio-neurrien garrantzia:

  • Etxean egon

  • Eskuak sarri et ondo garbitu

  • Toki publikoetan (supermerkatuetan, hospitaleetan..) garbiketa sakona egin

  • Etxeko garbiketa zaindu

  • Pertsonen arteko distantzia minimoa errespetatu

  • Estulka egiterakoan, mukizapi bat edo ukondoa erabiltzea

  • Maskara eraman

  • Sintomak izan bezain laster, medikuarenera jo

  • Garraio publikoetan txanponekin ez ordaintzea

3) Gorputzaren barnean

Birusen ugalketa-zikloa berezia da, zelulak infektatzen, suntzitzen eta hiltzen dituztelako. Zelulen parasitoak dira, eta gaixotasun ugari eragiten dituzte. Ez dira gai bizi-funtzioak beren kabuz betetzeko, baina zelulak infektatuz ugaldu daitezke.

Zelula baten barrura (zelula ostalarira) sartzen direnean, zelula horren baliabideak erabiltzen dituzte beren buruaren kopiak egiteko, beren kabuz ugaltzeko gaitasunik ez baitute. Horrela, zelula ostalariak kaltetzen dituzte. Lehendabizi, birusa zelularekin elkartzen da eta bere azido nukleikoa (RNA) injektatzen dio. Zelulak birusaren osagaiak (RNA eta kapsideak) ekoizten ditu eta osagaiak elkartuz, birus berriak sortzen dira. Zelula apurtu egiten da (zelularen lisia) eta birus berriak irteten dira, beste zelula bat infektatzera joateko prest. Idatzi prozesua hurrengo eskeman:

3)Koronabirusaren ibilaldiaren egunerokoa

Birusaren paperen sartunda, bere "bidai-egunerokoa" idatziko eta irudi edo marrazkien bidez irudikatuko duzu. Zure erara moldatu ahal duzu, ipuin bezala, benetako egunerokoa, abentuta bat izango ba litz bezala, ...baina beti ibilbide osoa kontatzen. Bidaiak orri batean eta 150 hitz gutxienez.

TXOSTENA

Koronobirusaren ibilbidea txostena

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Galdetegietan nabarmentzen da gaiari buruzko informazioa ondo uletuta dagoela, azalpenekin eta argudioekin lotuta.

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako galderetan eta bidai-egunerokoan

  • Txostena txukun eta garbi antolatuta dago

  • Badaki zeintzuk diren koronabirusaren jatorriari buruzko teoriak

  • Koronabisuren kontrako prebentzio-neurriak ezagutzen eta azaltzen ditu

  • Birusen ziklo litikoa ezagutzen du.

Etxean egiteko dokumentu osoa

Koronobirusaren ibilbidea