CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
Infekzioaren zabalkuntza (kalkulo problema)
Zera kalkulatuko dugu: zenbat pertsonari eta zein distantziatara transmititu daitekeen gripea kutsatutako pertsona batetik abiatuta.
1.-Distantzia luzeko hegaldi bateangaude Sidneytik (Australia) Londresera (Ingalaterra). Hegaldiak 23,5 ordu irauten du, Hong Kongen 5 orduko geldialdiarekin, non bidaiariak hegazkinez aldatzen diren eta aireportuko terminalean zerbait hartzeko aukera duten. Hegazkinean daude:
8 pertsonako familia bat, Hong Kongen jaitsi eta etxera joaten dena.
12 bidaiarik Hong Kongen beste hegaldi bat hartu eta Turkiaraino jarraitzen dute.
4 bidaiarik Hong Kongetik Hegoafrikara joateko hegaldi bat hartzen dute.
Gainerako bidaiariak Londresera doaz.
2.-Hegaldi honetan bada gizon bat gripearen birusaren andui berri bat duena eta birusa oso kontagiosoa da. Zenbait aldiz ibili da hegazkina punta-puntan bainura joateko. Zenbat pertsona kutsatuko ditu eta noraino iritsiko da birus hau 24 ordutan eta astea batean? Zer egin zezakeen infekzioa hain urrun iristea eragozteko?
Baliabide batzuk:
Naukas: La evolución de la pandemia: ¿qué nos dicen los modelos?
Microsiervos: simulación de la propagación del COVID19 con y sin cofinamiento
Argia: Koronabirusaren azken datuak (20/03/29)
Osakidetza: Koronabisusen mapa Euskadin
https://www.berria.eus/albisteak/179425/mapa-interaktiboak-koronabirusaren-zabalpena-herriz-herri.htm
Antonio Omatos: Gráficas de evolución del COVID19 en España
Contención y curva. (Microbios desde el museo, Ser Navarra, 14/03/2020). / Debemos frenar la curva del coronavirus: la vacuna somos todos. (The Conversation, 12/03/2020).
Proportzioak eta porzentaiak
Euskadi infekzio-mapa interaktiboarekin
Bilatu Euskadi osoko proportzioak: kutxatuak, sendotuak, hildakoak...
Bilatu zure herriko zonaldena
Interpretatu:
"Positiboen arabera ordenatuta: 100.000 biztanleko tasa "
BCAM zentroko matematikari batzuek eredu matematiko bat garatu dute koronabirusaren pandemiaren bilakaeraren jarraipena egiteko. Beste epidemia mota batzuetako oinarrizko eredu ezagunetan oinarritzen da, eta pandemia horren datuak lortu ahala aldatu behar izaten da. Oro har, COVID19ren portaera eta hedapena ezezagunak dira, eta horregatik eredua etengabe doitu behar da. Maira Aguiar biomatematikariak eredu hori nola garatzen eta mantentzen duten kontatu digu.
Egile batzuk: Números aldizkaria, 2020ko uztaila: ¿Cómo promover la alfabetización estadística y de datos en contexto? Estrategias y recursos a partir de la COVID-19para Educación Secundaria