Koronabirusaren bidaia: arnas aparatua

Sarrera

Bideo honetan koronabirusak gure gorputzari nola eragiten dion ikusiko duzu. Orain arte ikasitakoarekin zerikusia handia dauka beraz, erraz ulertuko dituzu hemen aipatzen diren ideiak. Hau egin eta gero, hainbat jarduera egin beharko dituzu informazioa antolatzeko eta ideiak argitzeko.

Arnas aparatua birpasatzeko eta lantzeko hainbat jarduera egingo dituzu. Bi arnas motak bereiziko ditugu: biriketako arnasketa eta arnas zelularra. Egunerokoan sarrera egiteko txantiloi bat eskainiko zaizu, sarrera guztiak formatu berdinean osatzeko.

EGINKIZUNA:

Koronabirusaren bidaia izenburua duen eguneroko bat idatzi beharko duzu. Horretarako, gorputzaren atal desberdinak aztertuko ditugu eta koronabirusak zer nolako eragina daukan atal horietan ikusiko dugu.

EKOIZPENA:

Koronabirusak arnas aparatuan daukan eragina eta ondorioak aztertu ondoren, egunerokoan sarrera bat idatzi (koronabirusaren bidaia I: arnas aparatua izenarekin).

DENBORA ETA EPEA

-Jarduerak egiteko: bi ordu

-Egunerokoa idazteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, arnas aparatua birpasatzeko eta lantzeko hainbat jarduera dituzu. Bi arnas motak bereiziko dituzu: biriketako arnasketa eta arnas zelularra. Egunerokoan sarrera egiteko txantiloi bat eskainiko zaizu, sarrera guztiak formatu berdinean osatzeko.

1.-JARDUERA: Arnas aparatuan sakontzen

Aurreko bideoan koronabirusak gure gorputzean egiten duen kaltea ikusi ahal izan dugu. Hala ere, kalte hori behar bezala ulertzeko, komeni da arnas aparatuaren errepaso bat egitea. Horretarako, ikusi hurrengo bideoa:

EKI proiektua: Arnas aparatua

Ondoren, osatu hurrengo eskema:

2.-JARDUERA: Zer gertatzen da albeoloetan?

Hasierako bideoan aipatzen den moduan, koronabirusak neumonia eragin dezake. Azpimarratu behar da hala ere, gorputzaren erantzunak sortzen duela neumonia. Hau da, birusari aurre egiteko erantzun horretan, gorputzak zenbait mekanismo jartzen ditu martxan eta horren ondorio batzuk ditu: sukarra, egon ezina, neumonia…

Ikusiko dugu orain zein den gasen trukaketa arrunta albeoloetan eta zer gertatzen den albeoloak infektatuta daudenean:

3.-JARDUERA: Nora doa albeoloetatik hartzen dugun oxigenoa?

Errepasatu zure ezauguerak hurrengo ariketarekin:

Jarduera honetan ikusi dugu nora iristen den albeoloetatik ateratzen den oxigeno hori eta zein garrantzitsua den zelula horientzat beraien funtzionamendua martxan izateko.

Erantzun hurrengo galderak:

  1. Zer aldaketa ematen da gasen trukaketa horretan koronabirusarekin?

  2. Zer gertatuko da zelula horietan ez bada oxigeno nahikoa iristen?

  3. Koronabirusarekin kutsatuz gero, ze ondorio izan dezake honek gure gorputzeko atal desberdinetan?

EKOIZPENA

“Koronabirusaren bidaia” izeneko egunerokoan lehenengo sarrera idaztea, koronabirusak gure gorputzean eragindako ondorioak aztertzeko.

Lehenengo sarrera hau, arnas aparatuan sortutako ondorietan oinarrituko da hain zehazki.

Egunerokoa idazteko txantiloia:

Birusa gure gorputzean sartuz gero gorputz barruan zer nolako aldaketan ematen diren ikertzen dugun bitartean, gorputzeko atal desberdinak eta hauen funtzionamendua errepasatuko dugu.

Eguneroko moduan aurkezten dugu txantiloi hau eta gorputzeko atal desberdin bakoitzari, sarrera bat dagokio. Oraingo hontan, arnas aparatuaren sarrera idatziko dugu.

Galdetegia

Birusa gure gorputzean sartuz gero, zein da gorputzaren lehenengo erreakzioa? Zer gertatzen da biriketan, bronkioetan eta albeoloetan?

Gorputzaren erreakzioaren ondorioz albeoloak likido batez betetzen dira, ze ondorio ditu honek?

Gasen trukaketa behar bezala ez bada gertatzen, gorputzeko beste atal batzuk ere kalteta ateratzen dira. Zergatik gertatzen da hau?

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Jarduerak behar bezala osatuta daude

  • Aipatzen diren arrazoiak eta ideiak hasierako bideoarekin erlazionatuta daude

  • Gai da koronabirusaren ondorioak ikuspegi zientifiko batetik aztertzeko

  • Biriketa arnasketa eta arnasketa zelularra bereizten ditu

Etxean egiteko dokumentu osoa

Koronabirusaren bidaia I_ arnas aparatua