COVID19

Mundua alda dezakeen gizakion erronka

Ez, ez da pelikula bat, errealitatean gertatzen zaigu, pandemia batean murgilduta gaude. Gure etxeetan sartuta, komunikabideen zain eta adi, kezkatuta eta beldurrez agian. Etengabe osasun-aholkuak entzuten ditugu, eskuak ondo garbitu behar, kontuz estulkarekin. Egunero, berriak zenbakiz eta grafikoz beteta daude. Denetariko iritziak, batzuetan baikorrak, batzuetan ez. Bulo ugari zirkulatzen dira. Antsietatearekin bizi gara.

Baina, elkartasun ekintza asko ere ikusten ditugu, leihoetatik txalotzen duen jendea, besteei laguntzen dienak, baliabideak askatu dituztenak. Agerian geratzen ari da gure gizatasun gaitasuna, baita zientziak eta matematikak gizartean duten garrantzia ere.

Erdian, gu gaude, DBHko ikasleok, kurtsoa ahalik eta ondoen eramaten saiatuz, izugarrizko ahalegina eginez, inoiz ez genuen horrelakorik imajinatuko. Horregatik, hirugarren ebaluazio honetan geure buruari hurrengo galdera egingo diegu: koronabirusa eta beren ondorioak, benetan ezagutzen ditugu?

Galdera honi erantzuteko erronka zientifiko eta matematiko batzuk ditugu aurrean: informazio fidagarria eskuratu dugu, ikerketak egingo ditugu, birusa gure bizitzan eragiten dituen ohituren aldaketak eta zer egin dezakeguna aztertuko eta eztabaidatuko ditugu.

Astean zehar, gure irakasleek erronka batzuk planteatuko dizkigute. Erronka bakoitzarekin eginkizun bat dator, denekin portafolio bat egingo dugu.

EGILEAK:

Miren Ariztegi. Ordiziako Berritzegunea

Pilar Etxebarria. Leioako Berritzegunea

Elvira González. Berritzegune Nagusia

J. Manuel López-Irastorza. Berritzegune Nagusia

Karlos Sukunza. Berritzegune Nagusia