Biodibertsitatea, pandemiaren babesa

SARRERA

Koronabirusa-egoera kontutan hartuta, sare sozieletan bideo harrigarriak ikusten ditugu: animaliak giza-ingurunetan sartzen dira, hirietan zehar eta auzoetan zehar mugitzen dira. Pertsona batzuen artean entzuten da “Naturak bere tokira bueltatzen da”. Ez da guztiz egia, noski, animali batzuk herrietako kaletatik ibiltzera ausartu dira gose daudelako eta gure zaborrak elikagai-iturriak direla dakitelako. Naturaren esaldi hau metafora besterik ez da, baina pentsamendu ederra.

Agerian dago ere, izaki bizidun batzuk, gurekin partekatzen dutela bere bizimodua, gure hiri-ekosisteman integratuta daude, xolarreak, usoak...eta orain, gizajoak, kaltetuta daude.

Bistan dago, pandemia pasa ondoren, kutsaduraren porzentaiak izugarrizko jaizkiera jaso duela. Garraioen erabilera eta enpresen itxialdia nabaritzen da, benetan. Egia hutsa da gizakiaren portaerak ekosistemetan eragin handia egin duela.

Normaltasunera bueltatzen garenean, ingurugiro-arazoak berriro agertuko dira, dudarik gabe, baina egoera bai den aprobetxagarria gure lurrari zein kalte egoten diogun eta ekosistemak orekan mantendu behar ditugula kontzientzia gehiago hartzeko eta garapen jasangarri lortzeko bidean aritzeko.

Erronka honetan, gizakiok ekosistemetan eragiten duguna aztergai daukagu.

IKASIKO DUGUNA

4. MULTZOA.Ekologia eta ingurumena . Gizakiaren jardueren inpaktuak ekosistemetan

  • Garapen iraunkorra.

  • Giza jarduera eta ingurumena. Inpaktuak.Natura-baliabideak. Motak. Gizakiaren energia-kontsumoak ingurumenean duen eragina.

  • Superpopulazioa eta haren ondorioak: baso-soiltzea, gehiegizko ustiapena, suteak eta abar.Hondakinak eta hondakinen kudeaketa. Ingurumenaren kutsaduraren maila eta arazte-maila zenbatekoa den jakiteko teknika errazen ezagutza.

  • Aztarna ekologikoak. Garapen iraunkorrari laguntzen dieten erantzunak, ingurumen-krisiari aurre egiteko.

  • Ingurumena zaintzeko beharraz jabetzea eta hura errespetatzeko elkartasuneko jarrerak. Babes-estrategiak.

NOLA IKASIKO DUGU

  • Erronka honetan, jarduera- proposamen bat dago. Jarduera guztiak zuen etxean egingo dituzue, modu asinkronoan, hau da, aste bitan zehar.

  • Jarduera batzuk nork berea egiteko prestatuta daude. Beste batzuk, ordea, binaka edo taldeka. Taldean lan egiteko zuen artean MEET bat antolatuko duzue. Aholkua: klaseko ordutegia aprobetxagarria da talde-lana egiteko.

  • Jarduera bi bukatu ondoren, foroa erabiliko dugu gure hausnarketa eta zalantzak agerian jartzeko. Irakasleak irakurriko ditu eta, astean behin, saio sinkrono bat antolatuko du zuzenketa eta hobetzeko iradokizunak emateko.

ZEREGINA

  1. Ikasitakoarekin BAKOITZAK txosten idatzia egingo duzue.

  2. Biodibertsitateren galtzean zentratuta, TALDEKA, zure Natura babesteko ekintza bat diseinatu dugu.

NOLA EBALUATUKO DA : Erronka ebaluatuko da hurrengo eskala honen bitartez: 1tik 4ra

Ebaluazio-irizpideak

1

2

3

4

NORBANAKOAK

  • Norberaren txostenean eskatutako jarduera guztiak eginda daude

  • Txostenean, deskripzioak, argudioak eta azalpen arrazoituak ematen ditu, hiztegi zientifikoko termino egokiak erabiliz.

  • Txostena osatzeko datuak ematen ditu (iritzi pertsonalak, irudi adierasgarriak, eskemak, bibliografia...)

  • Mapan dauden datuak bildu, antolatu eta interpretatzen ditu (1.jarduera)

  • Badaki pandemien eta biodibertsitatearen arteko harremana zein den (2.j)

  • Azaltzen du gizakien eta naturaren arteko oreka mantentzeko garrantziaren zergatia (2.j)

  • Artikuloa irakurri ondoren, estresa, sistema inmunitarioa eta karga birikoen arteko erlazioa zein den azaltzen du (3.jarduera)

  • Hurrengo kontzeptuen definizioa ematen du: karga birikoa, zoonosia, ekosistema funtzionala, klima aldaketa, globalizazioa, biosfera (3.jarduera)

  • Gizakien eragina inguruneari buruzko eskema eta laburpena ondo garatuta dago (4.jarduera)

TALDEKOAK

  • 3.jardueran eskatzen den ekuazio zentzuduna arbel digital komunean (Padlet) idatzita dago

  • Beste taldeei egindako ekuazioak ebaluatuta daude, arrazonamenduak ematen (koebaluazioa)

  • Kontzeptu-mapan, ingurumenean eragin kaltegarri duten giza jarduerak ondo lotuta daude.

  • Konzientziatzeko ekintza bat asmatu eta ezartzeko plan bat diseinatuta daude

  • Diapositibaren azalpenak argiak eta ulergarria izan dira, lana taldean artean banatuta.

  • Beste taldeei egindako aurkezpenak baloratu ditu (koebaluazioa)

1.-Jarduera: irudia (denbora estimatua: ordu bat)

1.- Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dutela esaten da. Hona hemen hautariko bat. Ikusi lehendabizi nork berea eta denon artean ondorioak ateratuko ditugu Drive-ko dokumentu partekatu batean. Zuen artean komentarioak egingo dituzue eta gero, nork bere txostenean idatziko du.

2.-Jarduera: erreportaia (denbora estimatua: ordu térdi bat

Orain, hurrengo erreportaia ikusiko dugu. SARS-COV-2 birusak eta honi aurre egiteko martxan jarritako ikerketek lehen planora ekarri dute biodibertsitatearen kontzeptua. Gero eta gehiago dira, gizakiak biodibertsitatean eragin dituen kalte eta hondamendien ondorioz patogeno kutsakorren hazkunde bat eman dela pentsatzen duten ikerlariak. Azken datuen arabera, milioi bat espezie galtzeko zorian daude eta oinarrian habitaten galera dago. Bizitzen ari garen pandemia eta osasun krisi egoera honetan biodibertsitateak duen eraginaz eta garrantziaz eta guzti honi aurre egiteko hartu beharko liratekeen neurriez hitz egin dugu Unai Pascual, BC3 Klima Aldaketarako Zentroko Ikerbasque ikertzailearekin.

Dokumentala arretaz ikusi ondoren, binaka jarrita, galderei erantzungo diegu gure txostenean jartzeko.

Galderak:

  • Pandemien eta biodibertsitatearen arteko harremana dago? Azaldu dauden bi teoria.

  • Zergatik da garrantzitsua naturaren eta gizakien arteko oreka mantentzea?

  • Zer da bioaniztasuna?

  • Zergatik murrizten dabil biodibertsitatea? zeintzuk dira kariak?, zer da nagusia?

  • Errealitatea ulertzeko hainbat aldagai daude, zeintzuk?

  • Nondik etorriko omen da konponbidea?

HAUSNARKETA

Behin zereginak amaituta, une ona da hausnarketa egiteko. Gure foroan jarriko ditugu

  • Zer ikasi dut?

  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?

  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?

  • Zer izan da zailena? Zergatik?

3.-Jarduera: Artikulua (denbora estimatua: ordu t´erdi bat)

3.1-Norberak, ondorengo artikulua irakurriko du eta bere txostenean islatuko du dena: Argia, Klima ez badugu sendatzen, berriz gaixotuko gara

Irakurri baino lehen: izenburua ikusi ondoren, zeri buruz izan go da artikulua?

Irakurtzen duzun heinean, bilatu Interneten hurrengo kontzeptuen definizioak

  • Karga birikoa

  • Zoonosia

  • Ekosistema funtzionala

  • Klima aldaketa

  • Globalizazioa

  • Biosfera

Irakurri ondoren:

  • Azaldu estresa, sistema inmunitarioa eta karga birikoen arteko erlazioa

  • Zer ikusirik dauka klima aldaketa migrazio-mugimenduekin?

  • Zergatik erabiltzen da “ekuazio” hitza, inguruneko arazoez hitz egiten dugunean?

Azkenean:

3.2- Artikulua behin irakurrita eta ulertuta:

  • Taldean jarri eta termino batzuk hartuta, ekuazio matematiko moduan jarriko ditugu. Talde bakoitzak asmatutako ekuazioa partekatuko ditugu Padlet batean

  • Talde bakoitzak beste taldeei egindako ekuazioak baloratuko dituzue, Padletean bertan iruzkinak eginez, eta beti arrazonamenduak emanez.

4.-Jarduera: elkarreginak (denbora estimatua: ordu bi)

4.1-Orain arte ikusi dugu naturan dena harremanatuta dagoela eta, zer esanik ez, harreman hauetan oreka mantentzeko gizakiak badu zeresate handirik. Gizakien inpaktuek ingurumenean, ondorioak eragiten dituzte ekosistemetan, era zuzen edo zeharkakoan. Inpaktu baten arrazoia beste baten ondorioa izan daiteke, dena katekatuta dago, beraz, domino-efektua.

Ikusi hurrengo web-orrietan, gizakien eragina ingurunean jabetzeko eta txostenean eskema /koadroa egin:

4.2-Hemen dituzu eragina honen alderdi batzuk. Elkartu zure taldekideekin eta egin kontzeptu mapa bat guztien artean, kontzeptuak lotzen. Bubbleus

HAUSNARKETA

Behin zereginak amaituta, une ona da hausnarketa egiteko. Gure foroan jarriko ditugu

  • Zer ikasi dut?

  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?

  • Aurretik neukan iritziren bat aldatu dut? Zein?

  • Zer izan da zailena? Zergatik?

5.-Jarduera: Ba al dago irtenbiderik? (denbora estimatua: bi ordu)

Garapen jasangarria proposamena, soluzio globalak aurkitzea eta ingurumen-hezkuntza eta dibulgazioa areagotzea irtenbide nagusiak dira.

Garapen jasangarria edo iraunkorraren printzipio nagusiak hurrengoak dira:

  • Ongizate eta osasuna gizaki guztientzat

  • Biodibertsitatearen kontserbazioa

  • Uren, airearen eta lurzoruaren kalitate-maila on bat lortu

Hona hemen milenioaren helburuak.

Zuek, gazteak, etorkizuneko belaunaldiak zarete. Ingurugiroa zaintzeko eta jarrerak solidariak hartzeko kontzientzia izatea eta giza-mugimenduetan parte hartzea ezinbestekoa duzue. Beraz, hasteko, hurrengo ekoizpena garatzea proposatzen dizuegu:

Zure testuinguruko pertsonak (ikaskideak, irakasleak, familak...) konzientziatzeko eta zure eskuetan dagoen ekintza bat asmatu eta ezartzeko plan bat diseinatu behar duzue. Hona hemen aukera batzuk. Talde bakoitzak berea diseinatu ondoren, diapositiba batzuk prestatu eta Meet batean azalduko eta erakutsiko du.

Azalpenak eman ondoren, beste talde batzuen ebaluazioa jasoko duzue, hurrengo irizìdeai jarraitzen:

  • Ulergarria izan da?

  • Ondo azalduta?

  • Eraginkorra dela pentsatzen duzue?

Aukerak:

PROPOSAMENA

biodibertsitatea pandemien babesa