Ohitura osasuntsuak konfinamenduan

Sarrera

Irakurri arretaz Osakidetzako kartel honetan dauden gomendioak:

Osakidetza buru belarri dabil gure ongi-izatearengan pentsatzen eta ohitura osasuntsuak bultzatu nahian. Gomendio sorta bat bildu dituzte eta informazio ugari dago osakidetzaren web-orrian. Hala ere, nahiz eta jendearengana iritsi, ez ditugu praktikan jartzen.

EGINKIZUNA:

Osasun ohiturak zeintzuk diren gogoratuko dituzu, zure bizitza pertsonalean eta familian aplikatzeko.

EKOIZPENA:

Bideo bat grabatu konfinamendu garaian bizitza osasuntsu bat eramateko gomendioekin.

DENBORA ETA EPEA

Jarduerak egiteko: bi ordu

Bideoa grabatzeko: ordu t´erdi bat

Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du


JARRAIBIDEAK

Segituan, bideo grabaketa egiteko jarraibideak dituzu, baita zure txostena egiteko eredua ere. Txostena bete eta irakasleari bidaliko diozu.

BIZITZA OSASUNTSUA

Gai honi buruzko informazioa eskuratzen joango zara, ikerketa dokumental baten bitartez. Jarduera bakoitzean ikasitakoarekin eranskinean dagoen plangintza pertsonala beteko duzu.

1.-JARDUERA: nire hasierako hausnarketa

Hasierako hausnarketa bat egingo duzu.

-Zer egiten duzu egun batean konfinamendu-garai honetan?

-Zure aburuz, zer da bizitza osasuntsua aurrera eramatea?

Idatzi zure hausnarketak. Jarduera guztiak egin ondoren, bueltatuko zara et konaparazioa egingo duzu.

A-ELIKADURA

2.-JARDUERA: nire dieta

Informazio honekin zure plangintzaren lehenengo atala beteko duzu: egin egun baterako dieta, zergatiak azaltzen

--Ikusi hurrengo bideoa: Gurutza gorria: On zaude?

--Osakidetzako web-orrian ere, elikagaien portzentaiak eta bakoitzaren garrantzia azalduta daude: Osakidetza: nola lortu elikadura osasungarria

Zer jan behar duzu zure dieta osasungarria izan dadin? Zer elikagai mota? Barazki asko eta haragi gutxi, ala alderantziz?

Platera bete indaba jan behar dugu? Koilarakada batzuk nahikoa izango dira?

Zure konfinamenduaren egun bateko dieta planifikatu aurretik, bete hurrengo taula.

Orain, egin zure plangintza pertsonala. Plater bakoitzean marrazkiak edo argazkiak jar ditzakezu:

3.-JARDUERA: Buloak

Garai honetan, beldurragatik agian, pertsona batzuek, , pentsatzen dute elikadura-ohitura batzuk jarritzen baditugu, birusa saihestuko eko edo bere efektua gutxituko dugula. Horregatik, sare sozialetan honi buruzko bulo pilo irakurri ahal ditugu. Ondorengo artikuluan, zabaldutakoak daude:

Artikuluan agertzen diren ohitura gehienak oso zabalduta daude biztanleriaren artean, baratxuria jatea, edari beroak, laranja edo limoizko zukuak eta gargarak. Gaixotasun arruntaren kontra etxeko erremedio onak izan direlako. Egin inkesta bat zure familian ea zer dakiten eta zertarako erabiltzen duten.

B-ARIKETA FISIKOA

4.-JARDUERA: ariketa fisikoa

Ondorengo informazioak aztertu ondoren, zure buruarentzako eta familientzako ariketa fisikoaren taula bat osotuko duzu.

--Bideo hau ikusi: Mondragon Unibertsitatea: osasuna zaintzeko aholkuak


--Osakidetzak ematen dizkigun aholkuak irakurri: Osakidetza: konfinamendu osasungarria (ariketa fisikoari dagokiena)

C.-OSASUN MENTALA

5.- JARDUERA: errutinak mantendu

--Bideoan ikus dezakezun moduan, konfinamendua ahalik eta ondoen eramateko neurri batzuk proposatzen dira.

Islatu guzti hau zure plangintza pertsonalean, konparazioa egiten: zure eguneroko bizimodua orekatua ahal da?, zer aldatu ahal duzu hori lortzeko?

EKOIZPENA: Nire bideoa

Zure bideoa grabatzeko prest zaude. Bideoaren iraupena 5 minutukoa izango da. Hona hemen garatzeko gomendio batzuk: mobilaren bideoak grabatzeko 10 gomendio

BIDEO GRABAKETAREN PLANIFIKAZIOA:

  1. HELBURUAK: Ze helbururekin grabatu nahi duzue bideo hau?

Sensibilizazio kanpaina bat, entitate bat ezagutzera ematea, zerbitzu edo produktu bat promozionatzea, gai bati buruz formakuntza ematea, datuak erakutsi eta analisi bat egitea, errealitate bat ezagutzera ematea, finanziazioa bilatzea….

  1. IKUSLEAK: Ze publiko motari dago zuzenduta bideo hau?

Familiak, enpresa bat, hiritarrak orokorrean, erakunde bat...

  1. FORMATUA: Ze formatutan grabatu nahi duzue?

Elkarrizketak, off ahotsak, irudiak grabatzea, monologo bat egitea, espazioen grabaketa, norberaren grabaketa...

  1. KOKAPENA: Non grabatuko duzu bideoa?

Argitasuna, espazio irekia edo itxia, logela, balkoia...

  1. IRAUPENA: Zenbat iraun behar du bideo osoak? Zenbat zure zatiak?

Bideo osoaren iraupena zehaztu, zati bakoitzaren gehiengo iraupena...

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako bideo grabaketaren garapenean eta galderei erantzuna ematean

  • Plangintza zuzen osatzen ditu

  • Konfinamenduaren aurrean gure ongizatea zeren menpe dagoen identifikatzen du eta atal bakoitzarentzat neurriak proposatzen ditu.

Iradokizunak: Bideoa guztiak panel digital batean kokatuko balira, ikasleen artean elkarren arteko ebaluazioa egin dezakete

Etxean egiteko dokumentu osoa eta txostena

Txosten Ohitura osasuntsuak konfinamenduan
Ohitura osasuntsuak konfinamenduan Pilar