Koronabirusaren tratamendua eta botikak

Sarrera

Zer dira antibiotikoak? Ikusi bideoa.

Osakidetza: Antibiotikoak


Dagoeneko jakingo zenuen antibiotikoak ez dutela birusen aurkako tratamendu gisa balio, bakterioen aurkako tratamendu gisa baizik.

Baina, nola egin genezake aurre koronabirusari? Ba al dago sendagairik gaixotasun honen kontra? Zergatik diote ibuprofeno hartzea ez dela gomendagarria? Egia ote da sendagaien inguruan entzuten dugun informazio guztia?

Galdera hauek erantzuteko asmoz proposatzen da erronka hau.

EGINKIZUNA:

Informazio nahasi pila bat jasotzen ari gara sendagaien eta koronabirusaren aurkako tratamenduaren inguruan. Zer da eraginkorra? Zer da egia? Farmazietan gauza bera errepikatzen ari dira behin eta berriz eta zuen laguntza behar dute informazio hori jendearengana iristsiarazteko.

EKOIZPENA:

Koronabirusaren aurkako tratamenduaren eta sendagaien inguruko informazioarekin, galdetegi bat beteko duzu eta farmazian jartzeko kartel bat burutuko duzu.


DENBORA ETA EPEA

-Galdetegia erantzuteko: ordu bat

-Kartelak egiteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, kartelak egiteko jarraibideak dituzu, baita zenbait jarduera ere, kartelak egin aurretik behar den bezala dokumentatzeko eta jakinaren gainean egoteko.

GARAPENA

Gai honi buruzko informazioa eskuratzen joango zara, ikerketa dokumental baten bitartez. Jarduera bakoitzean ikasitakoarekin eranskinean dagoen galdetegia beteko duzu.

1.-JARDUERA: Tratamenduak

Hurrengo bideoak ikusita, erantzun galdetegian proposatutako galderak

Galdera hauek erantzuteko informazio gehiago beharrez gero, irakurri hemen (Munduko Osasun Erakundearen web-orria da, ingelesez dago baina gaztelaniaz irakurtzeko aukera ere badago)

1. Ba al dago koronabirusaren aurkako sendagairik? ☐ Bai ☐ Ez

2. Zergatik aipatzen dira ibuprofeno, paracetamol eta horrelako botiken izenak?

3. Balio al dute beste birusen kontrako tratamenduak?

4. Zertan dabiltza zientzialariak gaur egun? Zeintzuk dira beraien lan ildoak?

2.-JARDUERA: Inmunitate sistema

Ikasturte honetan zehar sistema inmunitarioa ikasi duzu eta oraingo honetan, errepaso moduko bat egingo dugu. Hurrengo dokumentuan klik egiten, artikulu bat ikusiko duzu. Testua irakurri eta eranskinetan proposatzen diren galderak erantzun: Inmunitate sistema.

a) Zer desberdintasun dago gaixotasun infekzioso eta ez infekziosoen artean?

b) Azal itzazu immunitate-sistemaren funtzioak.

c) Zer da immunitate artifiziala?

3.-JARDUERA: Txertoak

Aurreko jardueran ikusi dugun bezala, ez dago koronabirusaren aurkako sendagai espezifikorik. Momentuz, txertoa da aukera bakarra eta hori ikertzen dihardute munduko hainbat zientzialari. Baina, nola funtzionatzen dute txertoek? Ikusi ondorengo bideoa:

Aurreko jardueran irakurritako artikuluarekin eta bideoan ikusitakoarekin, aipatu ze garrantzi duten txertoek.

4.-JARDUERA: Koronabirusaren bidaia

Hona hemen osasunaren kontzeptu mapa bat.

Koronabirusaren kasu hartuta jarrai ezazu kontzeptu mapan ematen diren urratsak eta idatzizko kontakizun erreala idatzi beharko duzu.

EKOIZPENA

Poster bat diseinatzeko txantiloia

Zure posterrak Koronabirusaren tratamenduaren eta botiken inguruko informazioa eta aholkuak laburbildu behar ditu, informazioa argi eta zehatz aurkeztuz eta diseinu erakargarrian oinarrituta.

Garrantzitsua da edukia indartzen duten irudiak sartzea eta letra irakurgarria erabiltzea.

Ze atal desberdintzen ditugu poster batean?

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Sistema inmunitarioaren ikuspegi orokor bat dauka eta gai honetako atal desberdinak erlazionatzeko gai da.

  • Txertoen funtzionamendua ulertzen du

  • Virusak eta bakterioak desberdintzen ditu, arrazoiak emateko gai da eta sendagaien erabileran ezagutza hauek aplikatzeko gai da

  • Posterra egiterakoan, hiztegi zientifikoa erabiltzen du

  • Kultura zientifikoaren eta oinarrizko jakintza batzuen garrantziaz jabetzen da

Etxean egiteko dokumentu osoa eta galdetegia

Koronabirusaren tratamendua txertoak eta sistema inmunitarioa
Txosten Koronabirusaren tratamendua