CON EL NAVEGADOR CHROME PUEDE VISUALIZARSE EL SITIO EN CASTELLANO (TRADUCIR). LOS INFORMES DE LOS RETOS (TXOSTENA) SON BILINGÜES
Ontzi bat
• Litro-erdiko plastikozko botila gardena.
• Ura
Alkohola (gutxi gorabehera 300 mL edo botila erdia betetzeko behar den kopurua)
Gutxienez 20 cm-ko luzera duen lastotxo garden bat
Plastilina
Botilaren estalkia zulatzeko erabil daitekeen guraizeak edo metalezko objekturen bat.
Plastikozko inbutu
Koloratzaile artifiziala
Koloretako errotuladoreak.
Edalontzi bat (200 mL) ur hotzarekin
Hainbat izotz-kubo
Edalontzi bat (200 mL) ur beroarekin
Ontzi batean botila erdira arte betetzeko adina alkohol botatzen duzu.
Gehitu alkoholdun ontzian koloratzaile artifizialaren tanta bat edo bi. Gomendagarria da kolore gorriko koloratzaile bat erabiltzea benetako termometroak simulatzeko. Eragin alkoholari eta koloragarriari.
Alkohola koloreztatuta botilan isurtzen baduzu, inbutu batekin lagun dezakezu, alkohola botilatik kanpora ez isurtzeko.
Egin zulo bat botilaren estalkian, lastotxoa pasatu ahal izateko, eta sartu lastotxoa zuloan.
Ondoren, tapa itxi eta plastilinaz zigilatu, zulorik ez geratzeko eta lastotxoa bere lekuan finko mantentzeko. Garrantzitsua da lastotxoak botilaren hondoa ez ukitzea.
Botilaren alde batean, markatu alkoholaren maila botilaren barruan, giro-tenperaturan dagoenean.
7. Sartu termometroa izotz kubituz betetako ontzi batean (edo hozkailuan). Ondoren, egin marka bat alkoholaren posizioa adierazteko.
Zer gertatu da?
8. Jarri orain termometroa leku bero batetik edo bero-iturri batetik gertu, labe bat, berogailu bat, adibidez, edo probatu ile-lehorgailu baten aire beroarekin. Handik minutu batzuetara, markatu orain non dagoen alkohola.
Zer gertatu da?
Eraiki haien arteko taula konparatibo bat: egitura, erabilera, neurri-denbora, abentailak eta desabentailak.
Bilatu hiztegi batean ulertzen ez dituzun kontzeptuak et zerrendatu, hala nola izpi infragorriak, sentsorea…
Zein den, zure aburuz, fidagarriena?
Problemen aurrean, hipotesi egiaztagarriak egiten ditu
Esperimentuaren ebidentziak agertzen dira, argazkiak, marrazkiak, datu-taulak, materialak, prozedura
Emaitzen interpretazioa eta ondorioak argudioak emanez adierazita daude
Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du
Sormena erabiltzen du planteatutako esperimentuaren garapenean eta galdereierantzuna ematean
Txostena txukun eta garbi antolatuta dago
Ondo azaltzen ditu, zeintzuk diren termometro klasikoen printzipio kimikoak
Sailkatzen ditu tenperatura neurtzeko egungo metodoak