Koronabirusa xehatzen

Sarrera

Egunotan sarritan entzuten dugu koronabirus hitza. Baina hau bere izen arrunta besterik ez da, benetako izen zientifikoa SARS-CoV-2 birusa da, eta COVID19 denominazioa, sortzen duen gaixotasunari dagokio. Zergatik hain korapilotsua den nomenklatura hori? Ba, izaki bizidun guztietan gertatzen den bezala, birusen mundua oso zabala delako. Birus-mota ugari daude eta, hobeto ezagutzeko, sailkapena behar beharrezkoa da, eta, sailkapena egiteko, lehendabizi organismoaren egitura ezagutzea .

Erronka honetan, birusen mundo zabalean mulgilduko eta izaki bizidunen sailkapenaren garrantziaz jabetuko gara. Koronabirusaren disekzioa egingo dugu.

EGINKIZUNA:

Koronabirusaren ezaugarriak ezagutu ondoren, birusen artean kokatzeko sailkapen zientifikoaren egitura ikasiko dugu.

EKOIZPENA:

Informazio guztia txosten batean islatuko dugu. Halaber, laburpen moduan, kartela edo liburuxka bat egingo duzu. Ikasleen liburuzka guztiekin erakusketa birtual bat egin dezakegu (Padlet batean edo Instagram-en)

DENBORA ETA EPEA

-Txostena egiteko: bi ordu

-Liburuxka /kartela egiteko: ordu bat

-Entregatzeko epea: irakasleak jarriko du

JARRAIBIDEAK

Segituan, eginkizuna pausoz pausoko jarraibideak dituzu. Ekoizpen guztiak irakasleari bidaliko dizkiozu.

1) Birusen egitura

Nolakoak dira birusak?

Birus guztiek oso egitura soila daukate, material genetikoa (azido nukleikoa bat, RNA, koronabisuren kasuan) eta hori inguratzen duen estalki proteiko batez osaturik daude. Estalki proteiko horri kapside esaten zaio. Kapsidea forma askotakoa izan daiteke eta, honen arabera, lau birus mota daude:

  • Helikoidalak: helize itxurakoak.

  • Poliedrikoak: poliedro erregularren itxurakoak.

  • Esferikoak: zilindro baten itxura dutenak

  • Konplexuak: "zizare formakoak" eta "buztan helikoidala" dutenak.

1-Sailkatu, kapsidearen itxuraren arabera, hurrengo birusak.

2-Koronabirusa, zer nolako birusa mota da?

3-Betezazu irudian, koronabirusaren egitura.

2) Sailkatzea ala ordenatzea?

1) Zer da sailkatzea?, ordenatzea, besterik ez? Edozein objektu sailkatzeko, aldez aurretik irizpide batzuk finkatzea beharrezkoa da. Demagun etxeko sukaldeko objektuen sailkapena egin nahi dugula. Begi bistan, irizpide desberdinak aukera ditzakegu: formaren arabera, erabilpenaren arabera, zerez eginda daudenaren arabera eta abar. Egin proga, sukaldera jo eta, irizpide bat aurekatu ondoren, kokatu 16 objektu lau multzotan.

2) Orain pentsatu: uste duzu sailkapen honekin nahikoa dela?, multzo batzuk, beste multzo batzuen barruan egon daitezke?, zertarako erabiliko zenuke? Eman zure iritzia.

3) Biologian, sailkapen zientifikoak egiten dira, hau da, irizpide zientifikoak erabiliz. Koronabisuari buruzko argazki eta irudi pilo ikus ditzakegu komunikabideetan, berdez, gorriz, urdinez..."jantzita" Zure ustez, kolorea irizpide zientifikoa izan liteke?, zergatik?

4) Eta, irizpide hauen artean, zein da zientifikoa eta zein ez?

Kolorea, forma, sortzen den gaixotasuna, tamainua, barneko egitura, material genetikoa, parasitatzen duten organismoa, nola mugitzen da, usaina.

3) Orden zientifikoa: Taxonomia

Sukaldeko tresneria oso ugaria badirudien ere, ezin dugu munduan bizi diren espezien kopuruarekin konparatu. Gaur egun, izaki bizidunen 1,9 milio bat espezie daudela kalkulatzen da, biodibertsitate itzela. Gainera, mikroorganismoen artean, oraindik espezie ugari sailkatu gabe geratzen dira.

Guzti honetan zentzuzko ordena lortzeko, zientzia bat dago: Taxonomia izaki bizidunen sailkapenaz arduratzen dena. Taxonomiak sailkapen hierarkiko bat finkatu du: izaki bizidunak taldetan (taxonak) banatu ditu, baina talde bakoitzaren barruan beste azpitalde txikiagoak egiten.

Taxonak, handienetik txikienera hurrengoak dira: Erreinua, Filum (edo tipoa), Klase, Ordena, Familia, Generoa eta Espeziea. Gikakiaren taxonomia, adibidez:

Birusek nomenklatura berezia dute, benetako izaki bizidunak ez izateagatik. Hona hemen koronabirusaren taxonak desordenatuta. Kokatu irudian bere orden zuzena:

  • Generoa: Betacoronavirus

  • Erreinua: Birusak

  • Klase: Incertae sedis

  • Filuma: Incertae sedis

  • Espeziea: SARS-CoV-2

  • Familia: Coronaviridae

  • Ordena: Nidobiralak

Incertae sedis (euskaraz "kokapen zalantzazkoa")taxonomian erabiltzen da, harreman ezezagunak edo zalantzazkoak dituena adierazteko

4) Gako dikotomikoak

Sukaldeko tresneria adierazteko, izen arruntak erabiltzen ditugu: lapikoa, sardezka, kafe-makina... Oso ezagunak diren organismoek izen arrunta ere daukate, txakurra, elefantea, armiarma...Baina, esate baterako, kaioen artean dibertsitate handia dago, espezie desberdinak, eta denak izen arrunta berberarekin. Gainera, hizkuntzen arabera, izenak aldatzen dira. Nola izendatzen dieten biologariek organismoei?

XVIII. mendean Carl Von Linné suediar naturalistak izaki bizidunak sailkatzeko erabiltzen den sistema binomial hau asmatu zuen. Sistema honen bitartez, espezieak latinez izendatzen dira. Lehenengo hitzak, generoa adierazten du eta beti majuskulaz idazten da. Jarraian eta minuskulaz, bigarren izena dator. Adibidez, gizakia izendatzeko, "Homo" genero-izena da eta "sapiens", abizena moduko honekin, gure espeziea definitzen da, "Homo sapiens". Beste Homo generoaren espezieak egon dira: Homo neanderthaliensis, Homo antecessor... Orain bai, kaioen espezie batzuk daudela desberdindu ahal dugu.

Sukaldera bueltatzen gara. Orain, imajinaezazu tresna bat aurkitu nahi duzula, arroza egiteko lapiko bat, esate baterako. Multzo guztietan bilatzea topatu arte ez da modu egokia izango, ez da?, multzoz multzo begiratzen hasiko zinatekeelako. Hau saihesteko, sailkapen zientifiko-metodo eraginkor bat dago: gako dikotomikoak.

Gako dikotomikoaren bidez, izaki bizidun bat identifikatzeko, bi aukeren artean (dikotomia) bakar bat hartzen joaten gara, bakoitzak beste dikotomiara eramaten gaituzte, eta honela, pista jolas bezala, sailkatzera heltzen gara.

Adibidez, sukaldeko tresnerian, arroza egiteko lapiko bat gako dikotomiko baten bidez sailkatu nahi izanez gero, honela hasiko ginateke:

Hona hemen bi adibide, dinosaurioekin eta landareekin

Saia zaitez, "Coronaviridae" Familakoa den Koronabirusa identifikatzeko gako dikotomiko bat egiten.

5) Zure liburuxka / kartela

Ikusten duzunez, izaki bizidunak sailkatzea ez da lan makala. Birusaren munduan ere biodibertsitate handia dago. Zenbat birus-espezie daude? Pilo, gutxi gora behera 10-31 espezie daudela kalkulatzen da, hots, bat zenbakia eta segituan 31 zero. Bakarrik Koronabisuen espeziak 39 dira.

Orain, koronabirusari buruzko datu ugari ezagutzen dituzu: nolakoa den, zerez osatuta dago, sailkatzeko irizpideak, taxonomia... Datu guzti hauekin, kartel edo liburuxka bat, laburpen moduan, egingo duzu. Oso erraza da, txostenean egindako guztia zuk aukeratutako ordenean kokatu besterik ez duzu egin behar, eta honetaz (ordena, sailkapena) badakigu, ez da?

Kartelak A4 orri batean egingo duzu eta hurrengo ezaugarriak izan behar ditu:

KORONABIRUSA

Izen zientifikoa eta izen arrunta

Sortzen duen gaixotasunaren izena:

Koronabirusaren egitura, marrazki edo irudi bat azalduta. Erabilitako irizpideak

Taxonomia

Gako dikotomikoa

Gaineratu nahi dituzun beste informazio batzuk

Txostena

Txostena Koronobirusa, bizitzaren muga

Sakontzeko

Esku-lanekin trebea bazara, koronabirusaren maketa bat egin dezakezu

Zure lana ebaluatuko da hurrengo irizpideen bidez:

  • Txosneraren galdeetan nabarmentzen da gaiari buruzko informazioa ondo identifikatuta eta ulertuta dagoela, azalpenekin eta argudioekin lotuta.

  • Hiztegi zientifikoa zuzen erabiltzen du

  • Sormena erabiltzen du planteatutako galderetan eta kartelan

  • Txostena eta kartela txukun eta garbi antolatuta daude

  • Badaki zeintzuk diren birusen egitura

  • Badaki izaki bizidunak nola sailkatzen diren

  • Koronabirusari buruzko gako dikotomiko erraza eraikitzen du

Etxean egiteko dokumentu osoa

Koronobirusa xehatzen txostena