" Antolaketa onenak ez du emaitza onik bermatzen. Antolaketa desegokiak, ostera, porrotera garamatza ".
PETER DRUCKER.
Gure inguruan, askotariko enpresak daude. Denetarik saltzen dute, eta salgaiak ekoizteko lehengaiak erosi behar dituzte.
Horrez gain, aldez aurretik, enpresek lehengaiak lantzeko makineria alokatu behar dute, langileak kontratatu, bulegoko altzariak erosi, eskutitzak bidali, soldatak ordaindu, salmentak antolatu eta bestelako gastu batzuk ordaindu behar izaten dituzte; argia, telefonoa, ura eta gasolina, besteak beste.
Enpresak, hortaz, erabaki batzuk hartu behar ditu:
- Giza Baliabideetako Sailak erabakiko du zer langile kontratatu.
- Finantza Sailak erabakiko du mailegua noiz eskatu eta mailegu horren zenbatekoa.
- Zerga Sailak aukeratuko du zerga-ordainketei zelan aurre egin.
- Zuzendaritza Taldeak du azken hitza, edozein erabakitan.
- ...
Laburbilduz, gure gizartean askotariko enpresak daude. Entitate bakoitzak materialak erosten ditu gero ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko; eta, zeregin horretan, aurrera eraman behar ditu enpresak zenbait gestio.
OHARRA: Ireki behean dagoen fitxategia ikasturtean zehar landuko diren eragiketak ikusteko. Bestalde, proposatutako buruketak programazioarekin bat datozen egiaztatzeko, ireki behean dagoen beste fitxategia ere: "Administrazio-prozesuak programazioa 2013-2014".