Enpresa aurrera eramateko hainbat eragiketa egin behar dira; batzuk, konplexuak,eta beste batzuk, urtean zehar hamaika aldiz errepikatzearen ondorioz, errazagoak. Horiez gain, badaude aparteko eragiketak, ustekabeko gertakizunak. Enpresak gertaera horiek guztiak kudeatzen jakin behar du eta, hori eginik, kontrolpean izango ditu balizko ezusteak.
Beraz, eragiketa horiek guztiak mekanizatu egin behar dira azkartasuna lortzeko eta orokorki enpresaren mugimenduak ongi biltzeko; horretarako sortu zen KONTABILITATEA. Enpresan erabili beharreko zenbait teknika sortu ditu kontabilitateak; eta, horiekin batera, lexiko zabala. Oso garrantzitsua da lexiko hori ondo jakitea. Horrela, enpresak edozein unetan jaingo du zer eragiketa eta non sartu beharko duen, zehatz mehatz, kontabilitate-mugimendua
Ezagun da kontibilitatearen arloko terminoak zehatz zerrendatzea korapilatsua dela. Hortaz, lana errazteko, Ander Ibarlozak EHUrako egindako lan egoki hau erabiltzea proposatzen da: Kontabilitaterako sarrera. Liburu horretan, bai definizioak, bai kontzeptuak oso ongi garaturik agertzen dira, eta aurkibidean erraz topatu daiteke bilatu nahi den terminoa. Liburu hau ikusteko, klikatu lotura honetan: Kontabilitaterako sarrera.
Bestalde, ondare-elementu guztiak zenbait irizpideren arabera ordenatu dira. Aktiboan, elementuak likideziaren arabera ordenatzen dira; pasiboan, berriz, galdagarritasunaren arabera. Antolamendu hau ez da, ostera, ausazkoa. Europar Batasuneko enpresa guztiek 2007. urtean erabaki zuten beren kontabilitatean hurrenkera bera erabiltzea. Izan ere, urte hartan bertan jarri zuten indarrean Kontabilitate Plan Orokorra. Plan horrek ondare-elementuak hainbat ondare-masatan ordenaturik dakartza. Dokumentu hori ikusteko, klikatu hemen: Kontabilitate Plan Orokorra.