Ariketa hauetan ere, hainbat txantiloi erabiliz, buruketei irtenbidea emateko aukera dago. Txantiloiok behean txertatu dira, eta hiru motatakoak daude: lehenengoan, eskaera-proposamena eta emate-agiria (albarana) agertzen dira; bigarrenean, faktura; eta hirugarrenean, aldiz, ordainagiria, txekea eta kanbio-letra.
Bestalde, zenbait ariketa ere prestatu dira. Aurreko atalean bezala, oraingo honetan ere, zenbat eta aurrerago joan, orduan eta konplexuagoak dira ariketok. Beheko aldean daude txertaturik.