Nomina betetzeko prozesua hiru blokek osatzen dute:
.- Goiburua: enpresa eta langilearen datuak
.- Nominaren kalkulua: sortzapen eta kenkarien arteko kenketa
.- Gizarte Segurantzaren eta PFEZaren kotizazio-oinarrien kalkulua
Nominaren garapen eskematikoa ikusteko, ikusi bideoa: Nola egiaztatu edo konprobatu nomina bat.
Kopuru hauek guztiak kalkulatzeko, nomina- arduradunak kontuan hartu beharko ditu zenbait taulatan agerturiko hainbat datu. Gizarte Segurantzari dagozkion taulak Gizarte Segurantzak berak sortutako webgunean daude erabilgarri. Taula horien datuak urtez urte eguneratzen dira. 2016ko taula esaterako, lotura honetan duzue: Erregimen orokorreko kotizazio-oinarriak.
Gizarte Segurantzari dagokionaz gain, aintzat hartu behar da Ogasunari dagokion taula ere. 2016ko laneko atxikipenen taula Bizkaiko Ogasuneko webgunean aurki daiteke: Laneko atxikipenen taula. Gizarte Segurantzako taulan gertatzen den moduan, hemen ere gehieneko eta gutxieneko atxikipenak -Ogasunaren kasuan- eta kotizazio-oinarriak -Gizarte Segurantzako kasuan- aldatu egiten dira urtez urte.
Bestalde, enpresaburuak Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean langileari dagokion kotizazioa eta enpresaburuari berari dagokiona ere likidatu behar ditu erakunde honetako lurraldeko bulegoetan.
Beraz, enpresaburuak honako kontzeptuok ordaindu behar ditu:
- Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrari egindako kotizazioak
- PFEZaren konturako atxikipenak
Kuota hauek likidatzeko, agiri batzuk derrigor bete behar dira (TA1 eta TA2 inprimakiak, adibidez). Gai honetan aurrenekoa baino ez da aztertuko; hau da, TA1 deritzon "Kotizazio dokumentuak" inprimakia. Dokumentu hori lanbideen araberakoa da, eta, hortaz, tipologia oso zabala da. Gizarte Segurantzak argitaratutako eredu oro ikusteko, sakatu lotura honetan: Kotizazio-agiriak
Langileen afiliazioari edota kotizazioari buruzko izapideak eta kudeaketa hobeto ulertzeko, Gizarte Segurantzako webgunean sartzea baino ez dago. Sakatu Izapideak eta kudeaketa loturan.