Kontabilitateko atalean bezala, ezinbestekoa da oinarrizko terminologia menderatzea. Merkatua edo Lehia perfektua hitzak, esaterako, ezagutu beharko dira testuingurua behar den bezala ulertzeko.
Dena dela, zalantzarik izanez gero, argitalpen honetara jotzea gomendatzen da: Salerosketen kudeaketa. Liburu hori Lanbide Hezkuntzan Administrazioa ikasten dutenek erabiltzen dute, eta behean txertatu da nahi duenak kontsulta dezan.
Dokumentazio horretan, aztergai daude salerosketa-agiriak, zergen funtzionamendua eta biltegian indarrean dauden beste hainbat prozesu ere. Horiek guztiak aintzat hartu beharko dira salmenta-prezioa finkatzeko kalkuluak ulertzeko.
Hortaz, ariketak egin baino lehen, salerosketari buruzko teoria nahiz kontzeptuak ezagutu beharko dira buruketei irtenbidea emateko.