Nomina egitean, nomina-arduradunak hiru kopuru nagusi kalkulatu behar ditu, kronologikoki:
1. Sortzapenak. Sortzapenak kalkulatzeko, ondorengo formula aplikatzea besterik ez dago:
Sortzapena, guztira = Soldatan jasoak + Soldataz kanpokoak
2. Kotizazio-oinarriak eta PFEZaren atxikipenari lotutako oinarriak. Hemen, kotizazio-oinarriak kalkulatu behar dira, bakoitzaren formula propioa erabiliz: kontingentzia arruntengatikoa, kontingentzia profesionalengatikoa, aparteko orduengatikoa eta PFEZaren atxikipenengatikoa, hain zuzen.
3. Kentzekoa, guztira, eta Jasotzekoa, guztira. Bi alderdi hauek bereizi behar dira:
3.1. Langileak Gizarte Segurantzara eta Ogasunera egin beharreko ekarpenek osatzen dituzte kenkariak.
Kotizazio-oinarria * Atxikipen-ehunekoa
3.1.1. Gizarte Segurantzara egin beharreko ordainketa-kuota = --------------------------------------------------------
100
3.1.2. Ogasunari ordaindu beharreko atxikipenak kalkulatzeko, 5.2. atalean dagoen taula erabili behar da.
Beraz, Kentzekoa, guztira (3.1) = 3.1.1 + 3.1.2
3.2. Jasotzeko guztia kalkulatzea baino ez da falta, eta, horretarako, kenketa hau aplikatuko da:
Jasotzekoa, guztira = Sortzapena, guztira - Kentzekoa, guztira
Atal bakoitza zelan kalkulatzen den ikusteko, beheko partean txertatu dira zenbait ariketa. Buruketa horien irtenbidea bideratzeko, txantiloi egokiak ere gehitu dira; Tc1 edo Nomina-txantiloia izenekoak, hain zuzen. Halere, Nomina-txantiloiaren kasuan ez bezala, Tc1 delakoa ez dago Gizarte Segurantzako web-orrian bertan betetzerik, Gizarte Segurantzak berak eragozten baitu.
Dena dela, beste ariketa batzuk ikusteko, lotura honetan: Nomina-ikastaroa. Ariketez gain, galde-sorta txiki bat ere badago. Era berean, eskuragarri daude ikastaroan atal hauetan jorratutako teoria eta beste errekurtso asko.