Nomina ulertzeko, nominaren egitura ezagutu behar da, eta, gainera, nominaren osagaiak. Osagai horiez gain, nominan bertan egin beharreko kenketak ere ondo zehaztu eta ondo konprenitu behar dira.
Bestalde, ongizate-estatua garatzeko, enpresaburuek eta langileek inportantzia handia dute. Egiteko honetan, Gizarte Segurantzak duen eginkizunaren garrantzia aztertu behar da, eta, halaber, Ogasunak duen ezinbesteko zeregina. Izan ere, zergak eta kotizazioak behar-beharrezkoak dira gizartean dagoen errenta birbanatzeko.
Hori guztia arautzen duen legealdi zabala aztertu beharra dago: lan-hitzarmenak, lan-kontratuak, langileen estatutua, sindikatu-askatasunaren legea... Edozein kontingentziaren aurrean, nomina-arduradunak balizko egoera guztiak ezagutu behar ditu, bakoitzari dagokion irtenbide egokiena emateko.
Dena dela, ez da ahaztu behar enpresaburuak kotizatzera behartuta daudela eta kotizatzeko ardura dutela. Enpresaburuak langile bakoitzari dagokion ekarpenaren deskontua egin behar dio soldata ordaintzen dion mementoan bertan. Zeregin hori guztia enpresaren ardurapean dago, eta betebehar horrek sortzen dituen tramiteak ere ezagutu behar dira.
Kontabilitatearen edota salerosketaren gaineko kontzeptuak eta teoria hobeto ulertzeko, lagungarri izan ditugu argitaraturik dauden zenbait liburu, bai 3. atalean, bai 4. atalean. Bosgarren atal honetan ere, oso egokia den beste liburu hau txertatu da: Nominen kudeaketa.