Ariketak progresiboak dira; hasieran, errazak, eta, aurrera egin ahala, konplexuagoak. Lehendabizikoetan, oinarrizko eragiketak aztertzen dira; azkenengoetan, ostera, BEZaren likidazioa analizatzen da, besteak beste.
Bestalde, zenbait txantiloi sortu dira ariketen ebazpena bideratzeko. Horiek oinarritzat harturik, erantzun zuzena eman behar da.
Txantiloiek ez dute formatu ofizialik; galdu-irabaziak kalkulatzeari dagokion dokumentua, ordea, ofiziala da eta ez dago aldatzerik. Azken hori ikusteko, egin klik hemen: galdu-irabazien kontua.
Behean dauden hainbat fitxategitan ariketak daude. Nahiz eta gehienak praktikoak izan, test bat ere bada.
OHARRA: Ariketak egin baino lehen, komeni da testa egitea; gero, ariketak egiteko baliabide gehiago edukiko baitira.