Atal honen helburua da ariketak erraz eta azkar egiten ikastea. Ebazpenak kasu guztietan elkarri lotuta daudenez, ezinbestekoa da ulertzea ariketen artean hasiera-hasieratik barne kohesioa dagoela. Era berean, elementuek jarraitu beharreko hurrenkera -eta horretarako kontuan hartu beharreko irizpideak- erraz azaltzen duen bideoa dago ikusgai: Egoera balantzearen azalpena.
Balantzean gerta daitezkeen egoera guztiak aise ulertzeko eta egoera-balantzearen beraren gaineko informazio osagarria eskuratzeko, jo webgune honetara: Enpresaren finantza-egoerak eta haien analisiak.
Argibide orokorrak ematen dituen laburpenaz baliatuz, errazago ebatziko dira ariketak eta, aldi berean, haien arteko lotura ere argiago antzemango da. Laburpena noiznahi kontsultatzeko aukera izateko, behean txertatu da fitxategia.