Enpresako Administrazio Sailean ari diren pertsonek, kontabilitate- eta salerosketa-prozesuen nondik norakoak ezagutzeaz gain, langileen ordainketari buruzko izapideak ere kontrolatu behar dituzte, hala nola nominen egitura, Gizarte Segurantzako kotizazio-oinarriak edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kontura egindako atxikipenak.
Egiteko horretan, gainera, kasuistika zabala dela hartu behar da aintzat. Izan ere, ez da batere erraza zenbait kasutan lan-hitzarmenean jasotako soldata kalkulatzea; langilea aparteko ordainketa edo kalte-ordainen bat kobratu beharrean balego, esaterako, ez litzateke batere erraza izango nominaren kalkulua egitea, ezta aparteko orduak kobratuko balitu edota gaixotasun-bajan balego ere.
Halere, nominen kudeaketaren inguruko teoria eta prozesuak ezagutzea interesgarria da, horrela enpresaren inguruko ideia orokorragoa izango baita.