Enpresen zeregin nagusietako bat produktu eta zerbitzuak ekoiztea da. Horretarako, ekoitzi aurretik, enpresek lehengaiak erosi behar dituzte, azken produktuak, outputak, fabrikatzeko. Hori, ordea, ez da enpresek duten helburu bakarra; irabaziak ere lortu behar baitituzte. Izan ere, zeregin horretan dago salmenta-prozesuaren gakoa. Era berean, salmentaren inguruko ekintza guztiek enpresaren merkatariza-jarduera osatzen dute.
Merkataritza-esparrua oso zabala da. Negozioa aurrera eraman baino lehen, derrigorrekoa da enpresak merkatu-ikerketa sakona egitea. Outputak merkatura atera aurretik, enpresa hainbat faktore kontrolatzen saiatuko da: hornitzaileak aukeratzen, lehiakideak aztertzen, bezeriaren segmentazioa hautatzen, negozio-plana moldatzen...
Eguneroko jarduna den salerosketa-prozesu horretan, askotariko dokumentazioa sortuko da enpresan. Enpresako administratzaileek kudeatu beharko dute dokumentazio hori guztia.
Atal honetan aztertuko da enpresari premia hori nondik datorkion eta zeintzuk diren antolatu beharreko agiri horiek. Egiteko hori eta egitekoaren prozedura bera ere araututa daudela egiaztatuko da. Araudia konplexua da; hurrengo azpiataletan garatuko da zehatzago.