4.2.2. Errepaso-ariketak. Sistema endokrinoa

1. ariketa

Orain, sistema endokrinoko guruin eta hormonak ezagunak zaizkizunez, saiatu zaitez gurutzegrama hau egiten. Ea zenbat asmatzen dituzun! Sistema endokrinoa

2. ariketa

Zure ustez, jarraitzen diote sistema endokrinoko osagaiek hierarkia jakin bati?

Deskribatu ezazu hierarkia kontzeptu-mapa hau beteta.

3. ariketa

Hausnartu eta eztabaidatu bikoteka galdera hauen gainean:

  • Zer gertatuko litzateke guruin endokrinoek agindua beteko ez balute?
  • Zer-nolako komunikazioa erabiltzen dute hipotalamoaren agindua gerarazteko?

Ikusi ezazu hormonen feedback-mekanismoa azaltzen duen animazio hau:

Saiatu zaitez web-orri honetan bertan ageri diren galderei egokiro erantzuten.

Idatzi ezazu testu labur bat feedback-mekanismoa zer den azaltzeko. Saiatu zaitez bereizten feedback positiboa eta negatiboa zer diren.

4. ariketa

Aukeratu erantzunik egokiena:

1. Guruin endokrinoak...

    1. zuntz bitartez komunikatzen dira.
    2. neurotransmisore bitartez komunikatzen dira.
    3. euren artean komunikatuta daude.
    4. ez daude fisikoki komunikatuta.

2. Sistema endokrinoa...

    1. hormonak jariatzen dituzten guruin exokrinoek osatzen dute.
    2. hormonak jariatzen dituzten guruin endokrinoek osatzen dute.
    3. hormonak jariatzen dituzten neurotrasmisoreek osatzen dute.
    4. hormonak jariatzen dituzten guruinek osatzen dute.

3. Guruinek ekoitzitako molekulak...

    1. izerdiaren bitartez garraiatzen dira.
    2. odolaren bitartez garraiatzen dira.
    3. gernuaren bitartez garraiatzen dira.
    4. nerbioen bitartez garraiatzen dira.

4. Areak hormonak hauek ekoizten ditu:

    1. tiroxina eta kaltzitonina
    2. intsulina eta glukagoia
    3. estrogenoak eta progesterona
    4. testosterona eta androgenoak

5. Gizonezkoen karaktere sekundarioak garatzeaz, hormona hau arduratzen da:

    1. kaltzitonina
    2. progesterona
    3. testosterona
    4. aldosterona

6. ACTH hormona...

    1. hormona luteinizatzailea da.
    2. hazkuntza-hormona da.
    3. hormona antidiuretikoa da.
    4. hormona adenokortikotropikoa da.

7. Uteroa uzkurtzea hormona honexek eragiten du:

    1. oxitozina
    2. prolaktina
    3. ATCHa
    4. FSHa

8. Kortisona … ekoizten du.

    1. adenohipofisiak
    2. neurohipofisiak
    3. guruin suprarrenaletako kortexak
    4. guruin suprarrenaleko muinak

9. Hipofisiaren hormona jariatzea...

    1. hipotalamoak erregulatzen du.
    2. aldosteronak erregulatzen du.
    3. gonadek erregulatzen dute.
    4. hipofisiak berak erregulatzen du.

10. Aldosteronak...

    1. glukosa-maila erregulatzen du odolean eta gernuan.
    2. sodio- eta potasio-mailak erregulatzen ditu odolean eta gernuan.
    3. kaltzio-maila erregulatzen du odolean.
    4. fosforo-maila erregulatzen du odolean eta gernuan.

Erantzunak

Aurrera