2.3. Jarduera: Zentzumenen zoramena

Irakurri Elhuyar aldizkaritik ateratako “Zentzumenen zoramena” artikuluaren zati hau:

Batzuek itxurak ikusten dituzte soinu bat entzutearekin batera. Beste batzuei kontrakoa gertatzen zaie: objektu bat ikustean, koloreak, itxura eta mugimendua hautemateaz gain, soinua entzuten dute. Haientzat, beraz, objektu horrek soinu hori du, ingurukoek ezer entzuten ez duten arren. Zenbaitentzat, zapore batzuek itxura zehatza dute; adibidez, menda-zaporeak zutabe leunen itxura eta ukimen hotza du, zutabeak beirazkoak balira bezala. Behintzat, horrelakoa da M.W.-rentzat menda-zaporea.”

Irakurritakoan, erantzun galdera hauei:

  • Zeri buruz ari dira?
  • Fikziozko istorio baten zati bat ote da?
  • Gaixotasun bitxi bati buruz ari ote dira?
  • Drogaren eraginpean ote daude pertsona horiek?
  • Artista ezagun askok (Rimbaud eta Nabokov idazleek, Lady Gaga eta Messiaen musikagileek eta Kandinsky pintoreak, adibidez) ezaugarri horiek dituzte. Zer lotura dauka kontu honek artearekin?

Komentatu mahaikidearekin ea inoiz gertatu zaizuen horrelakorik. Ezagutzen duzue antzekorik gertatu zaion inor?

Irakur ezazu artikulua, eta bilatu zuk zeuk galdera horien erantzunak!

Ikusi bideo hau:

Zentzumenen gaineko ariketa gehiago egin nahi badituzu, hona hemen ariketa interaktiboak egiteko esteka.

Aurrera