6.4. Jarduera. Burmuinaren tamaina eta pisua

Eboluzioan zehar zerebroko hemisferioetan hainbat aldaketa gertatu direla frogatu da: zerebroak kortex zerebral handiagoa ageri du oso animalia eboluzionatuetan. Kortexak zirkunboluzio izeneko tolesdura gehiago ageri ditu –ornodunetan, esaterako–, eta kortexak azalera handiagoa izatea bermatzen du horrek. Zenbat eta handiagoa izan kortex zerebralaren azalera, orduan eta funtzio konplexuagoak bete ditzake zerebroak. Gizakiaren kasuan, kortex zerebrala lau lobulutan banatuta dago, eta oso funtzio konplexuak bete ditzake; oroitzea, kontzientzia, pertzepzioak, pentsatzea eta hitz egitea, besteak beste.

Zentzuzkoa denez, aminalia handiek zerebro handia behar izaten dute. Baina horrek ez du esan nahi burmuin handiko animaliak burmuin txikikoak baino adimentsuagoak direnik ezinbestean: animalia handiek muskuluak, hezurrak… handiagoak dituztenez, zerebroa ere handiagoa dute, baina horrek ez du adimenarekin zerikusirik.

Itzuli