3.1.3. Neurona-motak

Hainbat neurona-mota daude. Betetzen duten funtzioaren edo duten egituraren arabera, bi sailkapen hauek ezar ditzakegu:

- Funtzioaren arabera:

    • Sentimen-neuronak : Errezeptoreetatik nerbio-sistema zentralera (NSZ) garraiatzen dute informazioa.
    • Neurona motoreak : NSZtik funtzioa beteko duten organoetara garraiatzen dituzte seinaleak: muskulu eta guruinetara.
    • Interneuronak edo asoziazio-neuronak: Zerebroan eta bizkarrezur-muinean kokatzen dira. Neurona sentsitiboa neurona motorearekin lotzen dute zuzenean, erantzuna emateko.

- Egituraren arabera:

    • Monopolarrak: luzakin bakarrekoak.
    • Bipolarrak: bi luzakindunak (dendrita eta axoia).
    • Multipolarrak: axoi eta dendrita askokoak.

Neuronek nerbio-seinalea garraiatzen dute.