3.2.4.1. Errepaso-ariketa. Sinapsia

Aukeratu erantzunik egokiena:

1. Akzio potentziala axoiaren gune presinaptikora heltzean, ...

a. Na+ ioiak zelulara sartzen dira.

b. Na+ ioiak zelulatik kanporatzen dira.

c. Ca2+ ioiak zelula barrura sartzen dira.

d. azetilkolina zelulara sartzen da.

e. Na+ kanalak aktibatu eta irekitzen dira.

    1. Lehenengo galderarekin jarraituz:

a. Guruin sinaptikoek, mintzeraino migratu, eta azetilkolina askatzen dute.

b. Azetilkolina modu aktiboan askatzen da neurona presinaptikotik.

c. Azetilkolina modu aktiboan garraiatzen da neurona postsinaptikora.

d. Sodio-kanalak aktibatu eta irekitzen dira.

e. Sodio ioiak zelula hartzailera askatzen dira.

    1. Zer eragin du azetilkolinak neurona postsinaptikoan?

a. Proteina garraiatzaileak ireki, eta kaltzioa zelulara barneratzea.

b. Sodio-kanalak ireki, eta sodioa zelulan barneratzea.

c. Guruinak mintzeraino garraiatzea.

d. Kargaren menpeko kaltzio-kanalak ireki, eta kaltzioa jariatzea zelulara.

e. Kargaren menpeko sodio-kanalak ireki, eta sodioa jariatzea zelulara.

    1. Mintzaren potentzialak, potentzial-ataria gainditzen badu, akzio-potentziala eragiten du.

a. Egia

b. Gezurra.

    1. Azetilkolina modu aktiboan garraiatzen da gune presinaptikotik mintz postsinaptikora.

a. Egia

b. Gezurra.

Erantzuna ikusi

Aurrera