3.3. Nerbio-sistemaren antolaketa

Inguruneko informazioa jaso, zentralizatu eta prozesatzeaz arduratzen da nerbio-sistema. Aktibitate metabolikoen eta organoen kontrola koordinatzea eta ingurumenarekiko harremanari eustea da beraren funtzioa; baita emozioak kontrolatzea ere.

Beste osagai batzuk dituen arren, neurona deritzen zelulez osatuta dago batez ere. Bi parte nagusi ditu:

  • Nerbio-sistema zentrala: entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.
  • Nerbio-sistema periferikoa: nerbio kranialek eta espinalek osatzen dute, eta gorputz osora hedatzen da.