3.3.1.1.1. Burmuina

Sentimen-neuronek igorritako informazioa jaso, analizatu eta erantzunak prozesatzen ditu. Gizakietan, 100.000 miloi neuronak osatzen dute, gorputzeko neuronen % 90ek. Neuronen gorputzek substantzia grisa osatzen dute –kolore horretakoak ikusten dira mikroskopioan–, eta axoiak inguratzen dituzten Schwanen zelulek, aldiz, substantzia zuria –zuri ikusten da mikroskopioan, jakina–. Substantzia grisa kanpoaldean kokatzen da, eta kortex zerebrala eratzen du. Kortex horrek zenbat eta tolesdura edo zirkunboluzio gehiago izan, orduan eta azalera handiagoa hartzen du zerebroak. Horri esker, oso gaitasun konplexu eta garatuak eskuratzen ditu burmuinak; oroimena eta arrazoitzeko gaitasuna, besteak beste.

Jarduera. Zerebroaren asimetria

Zerebroa bi hemisferiotan dago banatuta (eskuinekoa eta ezkerrekoa), eta haietan hainbat funtzio betetzen dira, batzuk batean eta beste batzuk bestean.

Irakurri ezazu garunaren asimetriaren gaineko artikulua, eta...

  • Erantzun: Zer da zerebroaren lateralitatea?
  • Erantzun: Zer esperimentu egin dituzte txitekin? Eta arrainekin?
  • Zerrendatu itzazu lateralitatea edukitzearen abantailak eta desabantailak.
  • Gizakion burmuina ere lateralizatuta dago. Zer funtzio gobernatzen ditu ezker-hemisferioak, eta zer funtzio eskuinekoak?

Zerebroaren anatomia nolako den ikusteko, jarraitu aurrera.

Jarduera. Burmuinaren tamaina eta pisua