6.2. Jarduera. Nerbio-kinada

1. ariketa. Akzio-potentziala

    1. Atseden-egoeran, Na+ gehiago dago zelularen kanpo-ingurunean eta K+ gehiago barrualdean.
    2. Atseden-egoerako potentziala –70 mV da, eta Na+/K+ ponpak erregulatzen du.
    3. Estimulua heltzen denean, proteinek aldatu egiten dute konformazioa Na+ garraiatzeko.
    4. Na+ ioien sarrerak mintzaren potentziala positibo izatea eragiten du.
    5. Mintzaren potentziala 35 mV-era heltzen denean, akzio-potentziala sortzen da.
    6. Akzio-potentzialak Na+ garraiatzeko proteinen kanalak ixten ditu.
    7. K+ ioiak kanporatzen hasten dira, mintzaren potentziala berreskuratzeko.
    8. Mintzaren birpolarizazioa gertatzen da.
    9. K+ asko kanporatzeak mintzaren potentziala –70mV baino baxuagoa izatea dakar.
    10. Na+/K+ ponpak mintzaren atseden-potentziala berreskuratuko du.

2. ariketa