Santiago Ramón y Cajal aragoitar-nafar zientzialariak deskrinatu zuen lehenengo aldiz nerbio-sistemako zelulen morfologia eta seinaleak transmititzeko mekanismoa, XIX. mendearen bukaeran.
Garai hartan, nahiko lan nekeza zen nerbio-zelulak nolakoak ziren mikroskopioz behatzea, sare konplexu bat baino ez baitzen ikusten eta bertan ezin baitzitekeen zelula isolaturik bereizi. Baina Golgi ikertzaileak metodo bat diseinatu zuen ehunak zilarrez tindatzeko, eta, metodo hori baliatuta, nerbio-sistemako zelulak isolatzea lortu zuen Ramón y Cajalek. Horrekin, nerbio-zelulak irudikatu, haien morfologia deskribatu, eta elkarrengandik banatuta zeudela frogatu zuen. Neuronak nerbio-sistemaren oinarrizko osagai funtzional modura deskribatu zituen neuronaren doktrina deritzon teorian. Nobel saria irabazi zuen, 1906an, gaur egungo neurozientziaren oinarria den teoria iraultzaile harengatik.