3.2.4. Sinapsia

Informazioa neurona batetik hurrengora transmititzeko prozesua da sinapsia.

  • Neuronak elkarrengandik oso gertu daudenean, lehenengo neuronaren akzio-potentzialak hurrengo neuronaren despolarizazioa eragingo du (halaxe gertatzen da begietan, esaterako); sinapsi elektrikoa deritzo horri.
  • Neuronen arteko distantzia handiagoa denean, berriz, sinapsi kimikoa gertatzen da: neurotransmisoreen bidez transmititzen da seinalea neurona batetik bestera.

Ikusi animazio hau sinapsi kimikoa ulertzeko.

Jarduera. Sinapsia

Animazioa ikusi eta gero, azaldu ezazu zeure hitzekin:

  • Zer dira neurotransmisoreak?
  • Nola gertatzen da sinapsi kimikoa? (Balia zaitez irudi honetaz:)
  • Zer garrantzi du neurotransmisoreek orekan egon behar izateak?
  • Zer gertatzen da neurotransmisoreak desorekatuta daudenean?

Sinapsiaren mekanismoa errepasatzeko, egin ariketa hau.

Aurrera